Ongi etorri Rontegi Eskolako 2. mailako umeen blogera.

domingo, 31 de mayo de 2015

ASMAKIZUNA

Ostiralean, hilabete honetako asmakizunaren irabazlearen papera atera zen. Esther izan zen, papera atera zuena eta papera Enmanuelena izan zen. Egun horretan, Enmanuel ez zen eskolara etorri eta horrexegatik ezin izan genuen argazki bat atera.
ZORIONAK ENMANUEL!!!!



miércoles, 27 de mayo de 2015

BERRIAK

Gaur, Maialenek, Aimarrek eta Naroak haiek prestatutako berriak kontatu dizkigute. Oso ondo egin dute. Hemen ikus ditzakezue.
 


 

sábado, 23 de mayo de 2015

LIBURUTEGI TAILERRAK

Ostiralean goizez, Clara Campoamor kultur etxera joan ginen. Urtero bezala, liburutegiko arduradunek tailer batzuk antolatzen dituzte eskolako ikasleek egiteko. Guk hiru tailer egin genituen: Ziba bihurria, Playmais eta ipuin kontalaria. Oso ondo egon ziren eta PRIMERAN pasatu genuen. Nahi baduzue hemen ikus dezakezue.

jueves, 21 de mayo de 2015

AZALPENAK

Guggenheim museora joan ginen eta artelan bat egin genuen.Gure pasabidean jarri genuen eta klase batzuei gonbidapena luzatu genien. Denok etortzea onartu zutenez txandak antolatu genituen.
Guztiei oso interesgarria iruditu zaie eta gu oso gustora egon gara. Eskerrik asko etortzeagatik.

TXOTXONGILOAK

Asteartean, Clara Campoamor kultur etxera joan ginen txotxongiloak ikustera. "Lagunekin baratzean" ipuinak eta pertsonaiak ikusi genituen. Asko gustatu zitzaigun.

 Resultado de imagen de en la huerta con mis amigos  imagenesResultado de imagen de en la huerta con mis amigos  imagenes

 

miércoles, 20 de mayo de 2015

BERRIAK

Gaur, Assmak, Mikelek eta Izarok haien berriak kontatu dizkigute.Oso ondo egin dute. Nahi baduzue hemen ikus ditzakezue.


 

sábado, 16 de mayo de 2015

URTEBETETZEA

Maiatzaren 13an Landerren urtebetetzea  izan zen. Klasean zoriondu genuen eta abestu genion.
 Ostiralean, Olatz eta Yara (4. mailako ikasleak) gure klasera etorri ziren zoriontzeko txartela ematera.

 ZORIONAK LANDER!!!


ITSAS MUSEOA

Ostegunean, Bilboko Itsas museora joan ginen. Bidaia metroz egin genuen eta gero oinez.Bisita bi zatitan banandu zen. Hasieran, museoan zehar, pistak bilatzen altxor bat aurkitu genuen eta gero tailer bat egin genuen: itsasontzi bat.
Oso ondo egon zen!!!!!!


miércoles, 13 de mayo de 2015

BERRIAK

Gaur, astero bezala, hiru ikaslek haien berriak kontatu dizkigute.Oso ondo egin dute eta nabaritzen da etxean hobeto prestatzen dutela. Zuek ikus dezakezue.




martes, 12 de mayo de 2015

LIBURUTEGIA

Gaur goizez, liburutegira joan gara irakurritako liburuak aldatzera.
Hamabost egunero bezala ikasle batek kontatu digu zeri buruzkoa den berak irakurritako liburua. Gaur Alejandrari tokatu zaio eta horrela egin du...

lunes, 11 de mayo de 2015

BISITA BAT

Gaur goizean, 6.A klaseko ikasleak gure klasera etorri dira abesti bat kantatzera ingelesez. Oso ondo egin dute.
 ZORIONAK!


sábado, 9 de mayo de 2015

EUSKERA ASTEA (Jolasak)

Ostiralean, " Euskera astea" amaitzeko, gure patioan arratsalde osoa eman genuen jolasten.Sei jolas antolatu ziren eta ikasle guztiak jolasetatik pasatu ginen.
PRIMERAN PASATU GENUEN!!!

jueves, 7 de mayo de 2015

EUSKERA ASTEA (Antzerkia)

Gaur arratsaldez, 4.B klaseko ikasleak gure pasabidera etorri dira antzerki lan bat egitera. Pasabidean 2. mailako ikasle guztiak bildu gara eta asko gustatu zaigu ikusi duguna.Hemen daude argazki batzuk.

 

URTEBETETZEAK

Gaur, 5. mailako 2 mutil, Ireber eta Eneko gure klasera etorri dira Garazi eta Naroa zoriontzera. Haien urtebetetzeak pasaden astean izan ziren, Garazirena apirilaren 27an eta Naroarena 30ean.

ZORIONAK NESKAK!!!

BERRIAK

Gaur, Iciar, Lander eta Alejandrak haiek prestatutako berriak kontatu dizkigute. Interesgarriak izan dira eta oso ondo egin dute. Hemen ikus ditzakezue.







miércoles, 6 de mayo de 2015

EUSKARA ASTEA ( Ipuin musikala)

Gaur, 1.B klaseko ikasleek ipuin musikala antzeztu dute eta ikustera joan gara. Primeran egin dute eta nabaria da asko lan egin dutela. Hemen daude argazki eta bideo batzuk.



martes, 5 de mayo de 2015

EUSKARA ASTEA ( Bertsoak eta kantak)

Gaur euskara astea ospatzen hasi gara eta arratsaldez 6. A klasera joan gara. Han 5.A eta 6.A mailako ikasle, andereño eta maisuarekin egon gara. Bertsoak eta kanta luze bat entzun ondoren karaoke bat izan dugu eta denok kantatu dugu. Oso ondo egon da.Hemen argazki eta bideoak daude zuek ikusteko.



 

lunes, 4 de mayo de 2015

ASMAKIZUNA

Gaur, apirilaren asmakizunaren asmatzailea atera da.Marianek papera atera du eta badakizue noren papera izan den? Ba... Ibairena, 1.A klasekoa. Argazkietan ez da atera gaur klasera etorri ez delako.

Zorionak Ibai!
Pistak hauek dira:
1. Hamabi zenbaki ditut.
2. Gehienek pilak erabiltzen dituzte.
3. Pertsonek eskumuturrean eramaten dute.
4. Batzuk bi orratz dituzte.
5. Orratzak ez dira berdinak.
6. Batzuk argia izaten dute.
7. Analogikoek tik-tak egiten dute.
ZER DA?
Ba... ERLOJUA!