Aste honetako animaliak KUKUA, NILOKO KROKODILOA ETA MARISORGINA izan dira eta adituak JUNE, GAIZKA, ALAINE, AITANA, GARBIÑE ETA DIEGO .Oso ondo prestatu dute.
ZORIONAK NESKAK ETA MUTILAK!!!!
Hauek izan dira guretzat daturik bitxienak:
KUKUA - Bakartia eta beldurtia da. - Ez dun habiarik egiten. - Primeran entzuten du, baina oso txarto ikusten du.
NILOKO KROKODILOA
- Normalean 225 kilo pisatzen du, baina 700 kilokoak ere badaude.
- 100 urte bizi daiteke.
- Afrikako ibaietan bizi da.
MARISORGINA
- Urte bat baino ez da bizi.
- Inguruko kolorea hartzen du.
Buru txikia du, baina garun handikoa.
Honekin animalien informazioarekin amaitu dugu. Espero dugu zuen gustukoa izan dela.
Gaur, liburutegira joan gara irakurritako liburua uztera. Oporretan egongo garenez, erabaki dugu libururik ez hartzea eta oporrak pasa ondoren, lehenengo ostegunean, liburu berri bat hartuko dugu. Araik, berak irakurri duen liburua kontatu digu : La Cenicienta. Zehatz-mehatz kontatu digu, nahiz eta berari ez tokatu.