Gaur, atsedenaldi ondoren gure pasabidean bildu gara eta hilabete honetako asmakizunaren papera atera da. Junkalek kutxatik atera du, eta badakizue norena izan den? Ba... Endikarena (1.B klasekoa)
ZORIONAK ENDIKA!!!!!
Hauek dira pistak:
1. HOTZA NAIZ.
2. DENA ESTALTZEN DUT.
3. GAILURRAK GUSTATZEN ZAIZKIT .
4. UDAN OPORRAK HARTZEN DITUT.
5. ZURIA NAIZ.
6. NIREKIN PANPINAK EGITEN DITUZTE.
7. NIRE GAINEAN ESKIA EGITEN DA.
Zein da erantzuna? Ba... ELURRA