Martxoaren 22a egun oso berezia izan zen guretzat.
Alde batetik, klaseko azken eguna izan zen eta beste aldetik,
KORRIKA eguna ospatu genuen.
Goizez, korrika handia ikustera joan ginen. Arrandi kalean denbora
luzez itxaroten egon ginen eta azkenean jende pilo pasatu zen
korrika egiten eta abesten.
Guk, txikiak garenez, ez genuen korrika egin nagusiekin, baina urte
batzu pasa ondoren parte hartuko dugu korrika egiten euskararen
alde.
Arratsaldez, eskolako patioan gure korrika txikia antolatu genuen.
Oso ondo atera zen eta korrika pilo egin genuen!!!
Hemen dituzue argazkiak konprobatzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario