Hasieran Esteban Estebanekin egon ginen eguzki erloju bat egiten eta berak azaldu zigun nola funtzionatzen den.
Horretaz aparte, aztertu genuen zenbat pisatzen dugun planeta ezberdinetan. Oso interesgarria izan zen.
Gero, ipuinak entzuten egon ginen. Ipuinak kontatu zizkigun pertsona ez zen ipuin kontalaria (berak esan zuen), baina oso ondo egin zuen.
Ondoren, han zegoen erakusketa ikusi genuen. Liburutegietan, kurtsoan zehar egindako lanak ikusi genituen. Denetarik zegoen
eta lan batzuk oso bereziak.
Amaitzeko, denok liburu batean sinatu genuen, kanpoan zeuden eskaileretan galleta batzuk jan genituen eta eskolara itzuli ginen.
Ah! eta liburu bat oparitu ziguten. Nahiz eta oso zaharra izan, gauza politak agertzen dira.
EGUN POLITA IZAN ZEN!!!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario