Ongi etorri Rontegi Eskolako 2. mailako umeen blogera.

miércoles, 26 de diciembre de 2012

LANDATZEN

Hilabete honetan dilistak eta garbantzuak, kotoi artean eta plastikozko edalontzietan ,

landatu ditugu.

Edalontziak, lehio ondoan utzi ditugu eta egunero ea sustraiak, zurtoina edo hostoak atera

diren aztertzen egon gara.

Dilista guztiak atera dira, baina garbantzuekin sorte handia ez dugu izan.

Azken egunean bakoitzak bere landarea etxera eraman du.



MERENDOLA

Abenduaren 21ean, Olentzero abestu ondoren eta indarra hartzeko, "merendola" izan

 genuen. Denok zerbait eraman genuen klasera eta Andonik eta Gemmak, patio saioan,

mahaia antolatu zuten.

Nahiz eta gauza asko egon (eskerrak Eneko-en ameei), oso gutxi geratu zen soberan.

Gainera ikasle ohien bisita izan genuen eta haiek ere zerbait jan zuten.

Egun oso berezia izan zen, eta amaitzeko gimnasiora joan ginen 5. eta 6. mailako ikasleak

ikustera dantza egiten eta txirula jotzen. OSO ONDO EGIN ZUTEN!!!!!

Gure "merendola" ikusteko hemen dituzue argazki batzuk.

POSTALAK

Postalak idatzi ditugu gure klasetik pasatzen diren irakasleentzat eta Lehen Hezkuntzako

 klase guztientzat. Baita ere, liburutegiko arduradunari ( CHARO), zuzendariari (MAITE) eta

jantokiko monitoreari (SARA) eman diegu.

Izugarrizko lana izan da, batez ere banatzea. Baina azkenean denok pozik.

Eta froga moduan hemen daude argazkiak.




martes, 18 de diciembre de 2012

URTEBETETZEAK

Hiruhilabete honetan, gelan, urtebetetze batzu izan ditugu.

Hauek izan dira urteak bete dituztenak:

Enara, Olatz, Markel, Eneko G. eta Alaine.

ZORIONAK LAGUNAK!!!!


tartas cumpleaños (29)
 
 
Horretaz aparte pasa den ostiralean Aritzek eta Yaizak , megafoniatik, urtebetetzeak zoriondu
 
zituzten. Oso ondo egin zuten eta hemen daude argazki batzu.
 



 
 
 


domingo, 16 de diciembre de 2012

BERRIRO HEMEN...

Kaixo lagunak!

Zenbat denbora ezer esan gabe!

Baina ez kezkatu, oraindik aurrera 2. mailan gertatzen den guztiaren berri

izango duzue.

Hemen duzue gure aurtengo argazkia.

Oso polita atera da, ezta?

lunes, 25 de junio de 2012

Ikasturteko azken eguna

La Arboleda / Zugaztieta

Asteazkenean, ikasturte honetako azken irteera burutu genuen.
Zugaztietara joan ginen.
Barakaldotik Trapagara trenez abiatu ginen.


Oinez joan ginen  Funikularra hartzera.  
                                                   


Zugaztietan gidari batek meatzari etxe-museoa eta horren ingurua erakutzi zizkigun.
Hau ikusi eta gero hamaiketakoa hartu genuen izozki eta guzti.






Herriko aterpeko patioan   ibili ginen jolasean.


                               Primeran pasatu genuen!
















domingo, 17 de junio de 2012

Liburutegian

Aste honetan 2.mailako zenbait ikaslek liburutegian egindako ipuinak eta olerkiak erakutsi dizkigute ikasgelako lagun guztioi. Politak eta dibertigarriak izan dira lan guztiak. 

Eskerrik asko Charo!!!


Musika gelan

lunes, 21 de mayo de 2012

Kontsumo tailerrak

Aste honetan zehar kontsumo tailerrak egingo ditugu gure eskolan.
 Gaur goizean egin dugun tailerra "Supermerkatua" izan da eta arratsaldez 2.A ikasleok "Frutak eta barazkiak" egin dugu.
 Hemen ikus ditzakezue nola egiten ditugun erosketak eta jogurta.



jueves, 17 de mayo de 2012

Guggenheim museoa

Asteartean  2.mailako ikasleak eta andereñoak Guggenheim Bilbao museora joan ginen David Hockneyen erakusketa bat ikustera. Gurekin ere, Eduardo eta Javi etorri ziren.



Metro geltokian itxaroten gaude.
Guggenheim museoa gure aurrean dago

Udaberria denez Pupiren loreak oso koloretsuak dira.


Hau da ikusi genuen erakusketa


Erakusketa ikusi ondoren tailerrak egitera joan ginen















Tailerrak amaitu eta gero bisitaldia bukatutzak eman genuen. Metrora joan aurretik kanpoan eseri ginen eta andereñoek ekarritako gailetak jan genituen.




                                Egun polita izan zen.

Beste ipuin bat.

Beste ipuin bat.
Hau da Mariak egin duena,  liburutegian ere bai.
















Ipuina

Irakurri nahi duzue?
Hemen dago Ixonek idatzi duen ipuin bat liburutegian.


Eskerrik asko Charo!!!