Ongi etorri Rontegi Eskolako 2. mailako umeen blogera.

sábado, 29 de junio de 2019

AZKEN EGUNA

Ekainaren 21ean kurtsoko azken eguna, ARGITXO EGUNA, ospatu genuen.
Ginkana, musika patioan, merendola, 6. mailako agurra...izan genuen. 


 2. MAILA AMAITU DUGU.
ORAIN MEREZITAKO OPORRAK IZANGO DITUGU ETA IRAILEAN...
3. MAILA!!!!!!

PRIMERAN PASA OPORRETAN

 

AZKEN TXANGOA

Ekainaren 13an, ALLUITZ NATURA artzain eskolara joan ginen.
Nahastuta egon ginen 1. eta 2. mailako ikasleak, baina denok ekintzak guztiak egin genituen.
AUTOBUSEAN


Tailer ezberdinak egin genituen:

XABOIA


ARTILEA



TALOA
 TALO GEHIAGO
ANIMALIAK

















Denbora izan genuen jolasteko eta jateko.


 Eguraldi ederra izan genuen eta PRIMERAN pasatu genuen

jueves, 20 de junio de 2019

IKUSKIZUN GEHIAGO

Gaur gelan denetarik izan dugu: magia, asmakizunak, dantza, esperimentu bat, sapaburuak...
Dena ez da ondo atera, baina inportanteena da ondo egiten saiatzea.
Primeran pasatu dugu.
Hemen daude argazki batzuk eta bideo bat.



 

BISITA

3. Mailan "GU ERE SORTZAILE" proiektua egin dute eta ikustera joateko esan digute.
Atsedenaldi baino lehen joan gara, azaldu dizkigute gauza batzuk eta haiek prestatutako makinak ikusten egon gara.
OSO ONDO ANTOLATU DUTE. 


 

AZKEN ASMAKIZUNA

Hilabete honetako asmakizunaren asmatzailea LUNA izan da.
Bere papera Estherrek atera du.




Zorionak Luna!!!!!






Hauek ziren pistak:
1.- Bere ilea berdea da.
2.- Altua eta argala da.
3.- Ez du ez hankarik ez besorik.
4.- Lurra, eguzkia eta ura atsegin ditu.
5.- Kanpotik eta barrutik laranja da.
6.- Porrusaldarako erabiltzen da.
7.- Untxien laguna da.

ZER DA? Ba... AZENARIOA.

Gero Ekaitz, Eider eta Iraia Lunarekin joan dira megafoniatik esatera.
PRIMERAN EGIN DUTE!!!!!

 

miércoles, 19 de junio de 2019

IKUSKIZUNAK

Gaur, gelan asmakizunak eta magia izan ditugu.
Dominiquek 4/5 asmakizun irakurri dizkigu. Batzuk errezak izan dira eta arin asmatu ditugu, baina beste batzuk asmatzea gehiago kostatu zaigu.

Haizeak bere kapa ekarri du eta bi truko egin dizkigu. Lehenengo trukoa hirugarren aldian atera zaio eta bigarrena hobeto egin du.
Laguntzaile bat eta gustiz izan du: IZAN.















Bihar gehiago...

URTEBETETZEAK

Hodei eta Lidia ( 4. mailakoak) hilabete honetako urtebetetzeak zoriontzera etorri dira. Izan, Iago eta Dominiqueri asko gustatu zaie.


ZORIONAK NESKA ETA MUTILAK

 

ESPAZIOA AZTERTZEN

Espazioa aztertzen proiektuarekin amaitu dugu eta lapbook bat prestatu dugu, ikasi ditugun gauzekin.
Denbora luzez egiten egon gara, baina merezi izan du.































































HAU IZAN DA GURE AZKEN PROIEKTUA ELKARREKIN.
ESPERO DU,T ZUEK PROIEKTU ASKO EGITEA ETA HAIN ONDO PASATZEA.

martes, 18 de junio de 2019

LURRA

Gaur, Izanek bere aitarekin egindako Lurra planeta ekarri digu.
Bion artean egin dute, baina ideia Izanena izan da.
Non dagoen Euskal Herria ikusi dugu.
Zer izango dugu bihar??????

 

lunes, 17 de junio de 2019

MAKETA

Eguzki-sistemarekin ez dugu amaitu.
Gaur, Markelek, berak egindako maketa bat ekarri digu.
Maketan Eguzki-sistema osoa ez zegoen eta Pluton, planeta ohia , agertzen zen.
Berezia izan da , horrexegatik.

 

EKINTZA BEREZIAK

Aste honetan, gelan ekintza ezberdinak izango ditugu. Ikasle bakoitzak nahi duena prestatuko du: asmakizunak, magia trukoak, abestiak, dantzak, olerkiak...
Gaur, Iago lehenengoa izan da eta magia truko bat egin digu. Txartel bat gure aurrean desagertu da.



Gero, Ametsek bi truko egin ditu. Bat ura erabiliz eta bestea 2 txanpon. Oso interesgarriak izan dira.

Izan azkena izan da eta bi asmakizun prestatu ditu. Lehenengoan adar bat erabili du,


 Ikuskizun guztiak oso interesgarriak izan dira.
Bihar gehiago...
 

LUNAREN BERRIA

Lunak "LA FINAL DE LA NBA" berria kontatu digu eta Endikak grabaketa egin dio.





Lunaren berria azkena izan da.
 Eskerrik asko gure berriak ikusteagatik.

viernes, 14 de junio de 2019

AZKEN BERRIAK

Alexek " LIMPIAN EL RIO CASTAÑOS" berria kontatu digu eta Ametsek grabaketa egin dio.



 Oier S. " NATURAREN ZAIN, ANTXOA AGURTUTA" berria kontatu digu eta Alexek grabaketa egin dio.






 Berriak interesgarriak izan dira eta oso ondo prestatu dituzte.
Hauek izan dira gure azken berriak, momentuz.
ESKERRIK ASKO GURE TELEBISTA IKUSTEAGATIK!!!!

jueves, 13 de junio de 2019

MAGIA... eta ZORTE

Iagok rotulki magikoa klasera ekarri 

digu eta konprobatu dugu zergatik den magikoa.

Zelako lana egin duzun!!!!

 




Kurtsoan zehar "EGUNEROKOA" denon artean idatzi dugu.
Bi aldiz, zerbait idatzi dugu koaderno honetan.
Zozketa egitea erabaki dugu eta Haizeari tokatu zaio.
Haizea, espero dugu "EGUNEROKOA" ondo zaintzea.

ZORIONAK !!!!!!!
 

BERRI GEHIAGO

Endikak " PON HUMOR A LA MÚSICA" berria kontatu digu eta grabaketa Ametsek egin dio.


 Oso ondo Endika.
Datorren egunean gehiago...

viernes, 7 de junio de 2019

BERRI GEHIAGO

Ametsek "EL PRÓXIMO ASALTO AL SOL" berria kontatu digu eta Azaharak grabaketa egin du.


 

 Oso interesgarria izan da berria. Datorren astean gehiago...

jueves, 6 de junio de 2019

BISITA

5 urteko neska eta mutilen bisita izan dugu.
Oso interesgarria izan da eta ohitura osasungarriak gogoratu dizkigute.

 

ASTRONAUTA GEHIAGO

Eskolara astronauta gehiago ailegatu dira!!!!!!



 

LUNA-HAIZEA-DOMINIQUE

Lunak puzzle bat ekarri du klasera eta azaldu digu zergatik ekarri duen, nork oparitu zion...

 












Espazioa aztertzen proiektuarekin gaudenez...
- Haizeari bururatu zitzaion Eguzki-sistema maketa bat egitea. Etxean eta bere familiaren laguntzarekin egin du.
Oso berezia da planetek begiak dituztelako eta iluntasunean dirdira egiten duelako.



 - Dominiqueri bururatu zitzaion konstelazio marrazkiak egitea. Berak etxean informazioa bilatu du, marraztu du... eta inork ez dio lagundu.

 











Ikusten duzuenez, gure gelan denetarik aurki dezakezue.