Ongi etorri Rontegi Eskolako 2. mailako umeen blogera.

miércoles, 30 de noviembre de 2016

martes, 29 de noviembre de 2016

2. ASMAKIZUNA

Astelehenean, azaroaren asmakizunaren asmatzailearen papera atera zen. Charok, liburutegiko arduradunak atera zuen papera. Badakizue norena zen? Ba ANDREARENA (2.B klasekoa).
Kartel honetan pistak daude zuek irakurtzeko ea asmatzen duzuen!



 ERANTZUNA PIZZA ZEN.
 ZORIONAK ANDREA!!!!!!

ESALDI POLITAK

HEMEN ASTE HONETAKO BIGARREN ESALDI EDERRA. ANIMATU ETA ZUEK ERE ESALDI POLITAK ASMATU!!!

lunes, 28 de noviembre de 2016

ESALDI POLITAK

LASTER EUSKARAREN EGUNA DATORRENEZ, ASTEAN ZEHAR EUSKARAZ ESALDI POLITAK JARRIKO DITUGU ZUEN ARTEAN ERE ALAITASUNA ETA MAITASUNA SORTZEKO.


LAN KOOPERATIBOA

2. mailan, denon artean lorategi bat sortu dugu, lore bana eginez.
Lorategia zaindu behar dugu lehor ez dadin.



EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ

KAIXOOO:
LASTER ABENDUA DATOR ETA HORREKIN BATERA EUSKARAREN EGUNA. HORI DELA ETA "EUSKAL HERRIA EUSKARAZ" ABESTIA LANTZEN HASI GARA.
DANTZA ERE BADUGU. ANIMATU ETA DANTZATU ETXEAN!!!!

jueves, 24 de noviembre de 2016

LAN KOOPERATIBOA


Ekintza honen helburua zen: ahalik eta dorrerik garaiena eraikitzea.
Horretarako ba genuen:




Zinta itsaskorra









20 espageti            

                                                                               Artilea






         Azukrezko hodeia




Dorrea mahai gainean mantendu behar zen eta tontorrean azukrezko hodeia eduki behar zuen.
Hau egiteko taldeka jarri ginen eta saiatu ginen (denok????) egiten.
Horretarako 20 minutu izan genituen. Emaitza argazkietan ikus dezakezue.

miércoles, 23 de noviembre de 2016

GURE GORPUTZA


Ostegunean arratsaldez, 5 urteko geletara joan ginen guk prestatutako muralak azaltzera. Hauek izan ziren muraletan agertutako gaiak: hezurrak, giltzadurak, giharrak, zentzumenak, arnasketa eta elikadura. Gai guztiak Naturan landu ditugu.
Oso ondo atera zen eta 5 urteko ikasleei interesgarria iruditu zitzaien. Gainera, haiek gelan gai hauek lantzen ari dira.










BISITA

Gaur, izan dugu aste honetako bigarren bisita . 6. mailako 4 ikasle etorri dira, egingo duten proiektua azaltzera. BIZKAIKO ELIKAGAIEN BANKUKOEKIN PROIEKTU SOLIDARIO BAT burutuko dute. Zintzo-zintzo entzun dugu eta galdera batzuk egin dizkiegu.


 ESPERO DUGU ELIKAGAI PILO BILTZEA!!!!!

ALTUERA

MATEMATIKAN NEURRIAK LANTZEN GABILTZA ETA HORI DELA ETA ILARGIA IKUTU NAHI DUT IPUINAREN BITARTEZ ALTUERAK LANDU DITUGU. 
KURTSO AMAIERAN BERDIN , GEHIAGO EDO GUTXIAGO NEURTUKO DUGU????








MARRA ETA BOROBILA

BAI ARTISTAK GURE IKASLEAK!!!
MARRA ETA BOROBILÑA ZUEN FOLIO BAT EMANDA MARRAZKI POLITAK  SORTU DITUZTE. GERO MARRAZKI BAKOITZA NORENA ZEN ASMATZEN SAIATU GARA.





martes, 22 de noviembre de 2016

BISITA

Gaur, bisita berezi bat izan dugu gelan. 1. saioan, 5 urteko gelako ikasle batzuk gure klasera etorri dira. Fresi Txiki, Urti eta Ekiren partez arau batzuk gogoratu dizkigute. Nola erabili ura, argia , energia eta elikagaiak.
Primeran egin dute eta esan diegu nahi dutenean berriro etortzeko.
Uste dugu beste une batean etorriko direla.
ESKERRIK ASKO ETORTZEAGATIK!!!



 

domingo, 20 de noviembre de 2016

URTEBETETZEAK

Aste honetan guri tokatu zaigu urtebetetzeak zoriontzea. Asteartean, zozketa bat egin genuen bi ikasle aukeratzeko eta Haizea eta Lander atera ziren.
Astean zehar, irakurri behar zutena, prestatzen egon dira eta ostiralean zuzendaritzara joan ziren megafoniatik esatera.
Nahiz eta oso urduri egon, primeran egin zuten.
Irakurri ondoren txartelak banatzen egon ziren.
OSO ONDO HAIZEA ETA LANDER



LIBURUTEGIA

Ostegunean, liburutegira joan ginen liburu berri bat hartzera.
Hodeiri tokatu zitzaion irakurritako liburuari buruz hitz egitea eta oso ondo egin zuen.
Liburuaren izenburua: HITZ ETA ZAUNKA.
Hodeiri liburua gustatu zitzaion.

miércoles, 16 de noviembre de 2016

URTEBETETZEAK

Azaroaren 11an Olaia eta Ibairen urtebetetzea izan zen. 7 urte bete zituzten!!!!!
Egun horretan ez zen posiblea izan haiei zoriontzeko txartela ematea eta gaur, 3. mailako bi neska etorri dira hori egitera.
Biok oso pozik jarri dira, argazkian ikusten den moduan.
ZORIONAK OLAIA ETA IBAI !!!! 



 

lunes, 7 de noviembre de 2016

AZAROKO ABESTIA ( NORA ZOAZ)

AZAROAN ABESTI BERRI BAT IKASTEN HASI GARA .
JOSU BERGARAREN "NORA ZOAZ " ABESTIA
HEMENTXE DUZUE NAHI DUZUENEAN ABESTU ETA DANTZATZEKO.
ONDO PASA!!!!!!!!


domingo, 6 de noviembre de 2016

URTEBETETZEAK

Asteburu honetan Xabi eta Alainen urtebetetzeak izan dira. Horrexegatik, ostiralean 3 mailako ikasle batzuk etorri ziren, haiei zoriontzeko txartelak ematera. Alain eta Xabi oso pozik jarri ziren.



ZORIONAK XABI ETA ALAIN!!!

 

martes, 1 de noviembre de 2016

ASMAKIZUNA

Urte honetako 1. asmakizuna, urrian landu dugu.
Hauek izan dira pistak:
1.- Gorputzeko atalak dira.
2.- Asko mugitzen dira.
3.- Bi dira.
4.- Idazteko erabiltzen ditugu.
5.- Bakoitzak 5 hatz ditu.
6.- Eskumuturrean daude.
7.- Lanerako behar ditugu.

Ostegunean, atsedenaldi ondoren, gure pasabidean bildu ginen eta Estherrek papertxo bat atera zuen kutxatik. Erantzuna oso ondo zegoen idatzita. Badakizue norena zen? Ba... JON ANDERrena (2.B klasekoa)

ZORIONAK JON ANDER!!!