Ongi etorri Rontegi Eskolako 2. mailako umeen blogera.

jueves, 30 de mayo de 2013

ANTZERKIA

Astelehenean " EUSKARA PIZTUZ" barruan Clara Campoamor

kultur etxera joan ginen antzerki bat ikustera. Oso interesgarria izan

zen, izenburua zen "Ze pozik nagoen!". Antzerkia ikusteaz gain

abestu eta dantza egin genuen.

OSO ONDO PASATU GENUEN!!
 
 
Hemen daude argazkiak.



 
 
 


miércoles, 29 de mayo de 2013

IPUIN KONTALARIA

Aste honetan "EUSKARA PIZTUZ " ospatzen ari garenez,

liburutegian bisita berezi bat izan dugu. Ipuin kontalari bat etorri

zaigu eta bi ipuin oso interesgarriak kontatu dizkigu.

Hemen daude ateratako argazkiak.

BERRIA

Gaur Ashleyk bere berria azaldu digu. Nahiz eta oso urduri egon

oso ondo egin du.


martes, 28 de mayo de 2013

BERRIA

Gaur, Sheilak  prestatutako berria kontatu digu. Oso ondo egin du. 

Titularra: "Un puente se derrumba en EEUU "


domingo, 26 de mayo de 2013

LIBURUTEGIA

Ostegunean, goizez ,Clara Campoamor kultur etxera joan ginen Barakaldoko liburutegi guztien arduradunek antolatu zuten ekintza batean parte hartzera.
Hasieran Esteban Estebanekin egon ginen eguzki erloju bat egiten eta berak azaldu zigun nola funtzionatzen den.
Horretaz aparte, aztertu genuen zenbat pisatzen dugun planeta ezberdinetan. Oso interesgarria izan zen. 
 


Gero, ipuinak entzuten egon ginen. Ipuinak kontatu zizkigun pertsona ez zen ipuin kontalaria (berak esan zuen), baina oso ondo egin zuen.



Ondoren, han zegoen erakusketa ikusi genuen. Liburutegietan, kurtsoan zehar egindako lanak ikusi genituen. Denetarik zegoen 
eta lan batzuk oso bereziak.



Amaitzeko, denok liburu batean sinatu genuen, kanpoan zeuden eskaileretan galleta batzuk jan genituen eta eskolara itzuli ginen.
Ah! eta liburu bat oparitu ziguten. Nahiz eta oso zaharra izan, gauza politak agertzen dira.



EGUN POLITA IZAN ZEN!!!!!!

miércoles, 22 de mayo de 2013

BERRIAK

Gaur Oierrek bere berria azaldu digu. Bi aukera izan ditu grabaketa

egiteko eta bigarrenean hobeto egin du.

Titularra: " Nacen nuevos cachorros"


BERRIAK

Gaur Aritzek bere berria kontatu digu. Nahiz eta oso urduri egon,

oso ondo egin du.

Titularra : "Almacenan tapones solidarios en Lasesarre"

miércoles, 15 de mayo de 2013

JOLASAK PATIOAN

Asteartean jolasak egon ziren patioan.

Klasetik atera ondoren, indarra hartzeko hamaiketakoa jan genuen

eta gero nahi izan genuen jolasean parte hartu genuen.

Oso ondo pasatu genuen!!!



 


 


BERRIAK

Gaur Markelek bere berria kontatu digu. Oso ondo egin du.

Titularra: " Mejoras en el Colegio Rontegi"



Markelek amaitu ondoren Enararen txanda izan da. Bere berria oso

interesgarria izan da eta oso ondo azaldu du.

Titularra: "El chupete previene la muerte súbita de los recien  

                 nacidos"





martes, 7 de mayo de 2013

Florinen berria

Gaur Florinek bere berria kontatu digu.

Titularra hau izan da:

- Crean tres nuevas variedades de patata


Enekoren berria

Gaur  Eneko Herrerok bere berria kontatu digu.

Titularra hau izan da:

- Balmaseda se viste del siglo XVI.








 




miércoles, 1 de mayo de 2013

BERRIA

Asteartean Sergiok bere berria kontatu zigun. Nabaria izan zen oso

ondo prestatu zuela.

Titularra : "Accidente trágico en la montaña".


BISITA

Asteartean arratsaldez 1.A mailako Iker eta Yeray gure klasera

etorri ziren Ikerren aitak aurkitu zituen koral zatiak erakustera.

BIE saioa zenez 2.A eta 2.B ikasleak elkarrekin geunden eta asko

gustatu zitzaizkigun haien azalpenak.

Zuek, zer pentsatzen duzue koralei buruz? Harriak, animaliak,

landareak...  zer dira?

Zalantzak argitzeko klikatu HEMEN







ASMAKIZUNA

Ostiralean 1. zikloko ikasle guztiak pasabidean bildu ginen

asmakizunaren papera ateratzeko. Manolik (1. mailako andereñoa)

papera atera zuen eta badakizue norena zen?

Ba gure Aritzena zen! eta kasualitatez egun horretan Aritz ez zen

eskolara etorri.




 





 
Astelehenean, Aritzek Oier aukeratu zuen hurrengo egunean megafoniatik  hitz egiten laguntzeko  .Asteartean Oier ez zenez etorri,  Aritzek Eneko Herrerorekin egin zuen.
 
                    PRIMERAN EGIN ZUTEN!
 
 
 
Hemen duzue asmakizuna. Ea asmatzen duzuen!
 
 
Bizitza osoa bueltaka,
 
poliki-poliki ibiltzen,
 
baina asko ibili arren
 
ez naiz batere mugitzen.
 
Erantzuna??????