Ongi etorri Rontegi Eskolako 2. mailako umeen blogera.

sábado, 25 de febrero de 2017

INAUTERIAK

Gaur, Inauteriak ospatu ditugu. Eguraldia dela eta ez dugu dantza egin patioan, baina bai gimnasioan. Penagarria izan da gurasoak ez ikustea. Azken momentu arte itxaroten egon naiz, baina...
Guk oso ondo pasatu dugu desfilea egiten, txokolatea jaten, abesten... 

ANIMALIAK

Aste honetako animaliak TXIPIROI ERRALDOIA eta KAMELEOIOA izan dira eta hizlariak Eder, Ines,Alba eta Lina. Pixka bat urduri egon dira, baina oso ondo egin dute.Gauza interesgarriak kontatu dizkigute eta haien artean, gure ustez, hauek izan dira bitxienak:

TXIPIROI ERRALDOIA 
- 19 m luze izan daiteke.
- 300kg pisa dezake.
- Munduko ornogaberik handiena da.
- Buru txikia du.
- Tinta botatzen du, arriskuan dagoenean.
- Itsasoan bizi da, ur sakonean. 

 
KAMELEOIA 
- 35 cm luze da.
-150 gramo pisatzen du.
- Narrastia da.
- Bere azalaren kolorea aldatzen du.
- Bere mihiua itsaskorra da.
- Begi bakoitza bere kontura mugitzen du.
- Ornogabeak jaten ditu.



 

viernes, 24 de febrero de 2017

LIBURUTEGIA

Ostegunean, liburutegira joan ginen irakurritako liburua aldatzera.
Aldatu ondoren, Andonik , hartu zuen liburua kontatu zigun: 
TXOMINTXO ETA PERUTXO BAKARRIK GERATU DIRA ETXEAN.
Oso ondo egin zuen eta esan zigun liburu hori irakurtzeak merezi zuela.

TALDEKO LANA

Asteazkenean, taldeka jolas bat egin genuen. Talde guztietan kutxa bat zegoen material ezberdinarekin. Material hori erabiltzen, eraiki behar genuen zerbait, baina baldintza batekin: altua izan behar zen.
Lanean hasi ginen ( talde batzuei asko kostatu zitzaien hastea) eta eraikuntza ezberdinak sortu ziren.
Asko kostatzen zaigu ados jartzea, besteek esaten dutena entzutea, lana banatzea...,baina ikasiko dugu. 



BIDE HEZKUNTZA

Asteazkenean, beste bisita bat izan genuen. Marian (bide hezkuntzako monitorea) gurekin egon zen. Joku baten bidez azaldu zizkigun gauza pilo, adibidez:
-zertarako den segurtasun uhala.
-zer egin behar dugun errepidea zeharkatu baino lehen.
-nondik ibili behar dugu bizikletaz.
- noiz erabili behar dugu kaskoa...
Oso interesgarria egon zen. 

JUNEREN BISITA

Astelehenean, June (etben eguraldia ematen duena) gure klasera etorri zen.Bere programa nola egiten duen azaldu zigun eta guk galdera batzuk egin genizkion.
Oso atsegin egon zen gurekin eta  gauza pilo ikasi genituen.
ESKERRIK ASKO JUNE 




jueves, 16 de febrero de 2017

ANIMALIAK


Aste honetako animaliak TXANTXIKU ARRUNTA eta KATAGORRIA izan dira. Haien informazioa Oihanek, Anerrek, Maiderrek eta Aitanak kontatu digute.
TXANTXIKU ARRUNTAri buruzko daturik bitxienak hauek izan dira:
- Bere pisua : 140 gramo.
- Arrak bere bizkarrean arrautzak pilatzen ditu 24 edo 44 egunez.
- Begiak bere lekutik nahiko irtenda izaten dituzte.

KATAGORRIAri buruzko daturik bitxienak hauek izan dira:
-Jaiotzean ez dute ikusten.
- Intsektuak jaten dituzte.
- Isatsa oreka mantentzeko erabiltzen dute.

Hauek izan dira gure informatzaileak:

MINBIZIA DUTEN HAURREN NAZIOARTEKO EGUNA

ATZO , OTSAILAK 15 ASPANOVAS ELKARTEAREKIN MINBIZIA DUTEN HAURREN NAZIOARTEKO EGUNA OSPATU GENUEN.
PATIOAN IRUDI ERRALDOI BAT OSATU GENUEN ETA ONDOREN MARRAZKIAK EGIN GENITUEN.
ASPANOVAS ELKARTEAK PIRULETA GOXO GOXOAK OPARITU ZIZKUGUN.


jueves, 9 de febrero de 2017

LIBURUTEGIA

 

Gaur, liburutegira joan gara. 
Irakurritako liburua aldatu dugu eta Lidia saiatu da kontatzen bere liburua. Ez zuen ondo gogoratzen eta ez gara argitu.
Irakurri duen liburua "El gato con botas" izan da.
 

ANIMALIAK

Aste honetako animaliak ERLEA eta BARRASKILOA izan dira. Gure aurkezleak Inés, Andrea, Leire eta Lander izan dira.

ERLEA
- Erlauntzetan bizi dira.
- Erlauntza bakoitzean erregina bat, 400 erlamando eta 70.000 langile egon daitezke.
-Eztia egiten dute.
- Emeek eztena dute.
- Nektarra non dagoen adierazteko dantza egiten dute.

BARRASKILOA
- Lau tentakulu dituzte. Luzeek begiak dituzte eta motzak usaintzeko dira.
- Ahoan hortz txiki-txikiak dituzte eta etengabe hazten zaizkie.
- Maskorra dute eta itsasoko edo lurreko barraskiloak daude.
- Jaten dira, baina leku batzutan babestuta daude.





Gero eta hobeto egiten ari zarete. ZORIONAK!!!!

lunes, 6 de febrero de 2017

URTEBETETZEAK

Otsailaren 2an, ostegunean, Ederren urtebetetzea izan zen. Gaur, 4.B klaseko bi neska zoriontzeko txartela ematera etorri dira. Ederri asko gustatu zaio. 
ZORIONAK EDER!!!! 




jueves, 2 de febrero de 2017

ANIMALIAK

Aste honetako animaliak ELTXOA eta MARIGORRINGOA izan dira. Mirian, Andoni eta Arairen txanda izan da.
Beste gauzen artean, hau izan da haiek azaldutako informaziorik bitxiena:
ELTXOA. 
- Emeak odolez elikatzen dira eta arrak landareen izerdiaz
- Hiru segundutan, gure azalaren gainean jarri, aho zorrotza sartu eta odola zurrupatzen dute.
- Sei hanka luzeak ditu.
- Arrautzetatik jaiotzen dira eta metamorfosia dute.

MARIGORRINGOA
 - Lau hego ditu, bi gogor eta beste bi bigunak dira.
-Zazpi tita beltzak izaten dituzte normalean, baina posiblea da 2, 4 20...
-Landareen zorriak jaten dituzte eta horrexegatik mesedegarriak dira nekazaritzarako.
- Hainbat koloretakoak izan daitezke: gorria, beltza, horia...