Ongi etorri Rontegi Eskolako 2. mailako umeen blogera.

viernes, 31 de marzo de 2017

BISITA

Gaur, atsedenaldi ondoren 4. mailakoak etorri dira klasera. Ingelesez abesti bat ikasi dute eta etorri dira guri kantatzera.
Oso ondo atera zaie eta nabaritzen da prestatu dutela.
ESKERRIK ASKO ETORTZEAGATIK 

 

EGURALDIA MEGAFONIATIK

Gaur, Junek eta Diegok Barakaldoko eguraldia azaldu digute. Azken entsegua egin ondoren, megafoniatik haien hotsak entzun ditugu. Oso ondo egin dute.
Gaur, Maiteren falta nabaritu dugu mikrofonoa hartzeko.
ZORIONAK NESKA ETA MUTULA


 

jueves, 30 de marzo de 2017

BISITA EITB

Gaur, egun berezia izan da. Goizez Bilbora joan gara EITB ikustera eta arratsaldez gauzen trukaketa egin dugu.
Bilbora metroz joan gara , EITB bisita egin dugu, San Mames futbol zelaia ikusi dugu, gailetak jan ditugu eta berriro Barakaldora.
Oso interesgarria izan da.


 Arratsaldez guk klasera ekarri ditugun gauzen trukaketa egin dugu.




KARTELAK

Kartel batzuk prestatu ditugu jendeari esateko datorren astean, apirilak 3tik 6ra, gure blogean eguraldi saioak antolatuko ditugula.
Eskolan zehar jarri ditugu, horrela informazioa guztiei ailegatu zaie.
 

miércoles, 29 de marzo de 2017

ANIMALIAK

Aste honetako animaliak "FERRA SAGUZAR TXIKIA", "GALAPAGO UHARTEETAKO DORTOKA" ETA " PELIKANOA" izan dira. Informazioa Nathalie,     , Aitana L. , Uzuri, Eidan eta Eberrekazaldu digute. Oso ondo prestatu dute eta primeran atera zaie.
Hauek izan dira guretzat daturik bitxienak:
FERRA SAGUZAR TXIKIA



- Ugaztuna da eta hegan egiten du.
- Negua lotan pasatzen du buruz behera jarrita.
- Kobazuloetan egotea gustatzen zaio.


GALAPAGO UHARTEETAKO DORTOKA
 
- 100 urte baino gehiago bizi daiteke.
- Luzaroan egon daiteke jan edo edan gabe. - Oso handiak dira, 2 metro luze eta 300 kg inguru pisatzen du.

PELIKANOA
- Bere mokoa luzea da eta behealdea malgua da.
- Kontinente guztietan bizi da, Antartikan izan ezik.
- Nahiko traketsa da ibiltzen, baina igerilari aparta da.

ZORIONAK NESKAK ETA MUTILAK!!!!!!









 




















 

martes, 28 de marzo de 2017

EGURALDIA MEGAFONIATIK

Gaur, Ibai eta Zuhaitzi Barakaldoko eguraldia megafoniatik esatea tokatu zaie.
Joan baino lehen, klasean entsegu bat egin dute eta grabatu dugu. Hemen bideoa entzungo duzue eta argazkietan , nola egon diren megafoniatik azaltzen ikusiko duzue.
Lan bikaina egin dute. ZORIONAK!!!!!


 

jueves, 23 de marzo de 2017

ANIMALIAK

Aste honetako animaliak kakalardo pilotagilea eta marrazo erraldoia izan dira. Haien informazioa Anderek, Ibaki, Ainhizek eta Izanek azaldu digute.
Hauek izan dira daturik bitxienak:

 
KAKALARDO PILOTAGILEA
 - Kaka jaten du.
- Arrautzak kakan erruten ditu.
- Bost edo sei aste bizi da.
- Oso indartsua da. Berak baino berrehun aldiz gehiago pisatzen duten kaka bolak eramaten ditu.

MARRAZO ERRALDOIA
- 8000 kilo pisatzen du.
- Igeri egiten duenean , ahoa zabalik eramaten du jateko.
- Hortz txikiak ditu ilaretan jarrita.
- Jaiotzen direnean metro bat eta erdi neurtzen du.

PRIMERAN EGIN DUZUE, ZORIONAK!!!!!! 

 


 


 




LIBURUTEGIA

Gaur, liburutegira joan gara irakurritako liburua aldatzera. Txarok dena prestatuta zeukan eta erreza egin dugu trukea.
Zuhaitzi bere liburuaren laburpena kontatzea tokatzen zitzaion, baina ez du prestatu. Bere ordez, Junek bere liburua kontatu digu: "Tori zaharra, ekarri berria".
Primeran kontatu du eta amaieran Alainek lagundu dio.
ZORIONAK NESKAK!!!!! 

 

ESPERIMENTUA

Gaur, gelan esperimentu bat egin dugu. Ikusi dugu zer kaltegarria den itsasoko edo ibaietako uretara xaboia botatzea.




 

viernes, 17 de marzo de 2017

URTEBETETZEA

Aste honetan Arairen urtebetetzea izan da. Gaur, lehenengo mailako bi ikasle etorri dira zoriontzeko kartela ematera.
Asko gustatu zaio.

 ZORIONAK ARAI !!!!!
 

ANIMALIAK

Aste honetako animaliak OILOA eta XIBARTA BALEA izan dira. Informazioa azaldu dutenak Nahia, Noa, Xabi eta Marius izan dira.
Oso ondo prestatu dute eta guretzat daturik bitxienak hauek izan dira:
OILOA 
 - Hegazti bat da.
- Bere gorputza lumaz estalita dauka.
- Arrautzak erruten ditu. 

  XIBARTA BALEA  
 - 36000 kilo pisatzen du. 
- Kumeak jaiotzean 1000 kilo pisatzen du eta egunero 450 litro esne hartzen du.
- Birikak ditu eta oxigenoa airetik hartu behar du. Ur azpian ordu erdi bat egon daiteke.
- Saltoak ematen ditu eta soinu ugari egiten ditu.









                                           
 

jueves, 16 de marzo de 2017

BISITA

Gaur arratsaldez, 6. mailako neskak eta mutilak klasera etorri dira.
Haiek egindako zirkuito elektriko batzuk azaldu dizkigute.
Haien bisita asko gustatu zaigu eta oso interesgarria izan da.



miércoles, 15 de marzo de 2017

ZINEMA

Gaur, Clara Campoamor Kultur etxera joan gara pelikula bat ikustera: Yugo & Lala. Nahiz eta pixka bat luzea izan, oso interesgarri egon da eta gustatu zaigu.
Atera ondoren, gaileta batzuk jan ditugu eskolara itzuli baino lehen.


ESPERIMENTUA

Ura geneukana aprobetxatuz, esperimentu bat egin genuen.
Zer gertatzen da laranja batekin, uretan sartu ondoren? Hondora joango da? Flotatuko da? Eta...zuritu ondoren?
Han egon ginen konprobatzen eta pentsatzen zergatik den horrela.


 

NEURRIAK

Asteartean, egon ginen edukiera eta masa unitateak ikusten.
Konparaketak egin genituen,ea non zegoen ur gehiago, pisu gehiago...


sábado, 11 de marzo de 2017

AIREA- ESPERIMENTUAK

HEMEN DITUZUE BI ESPERIMENTU ETXEAN EGITEKO. SAIATUKO ZARA EGITEN?

LEHENENGOA

























Zergatik makurtzen da esekigailua puztuta dagoen puxikaren aldera?

BIGARRENA

ESPERIMENTUA- AIREA




Aste honetan, esperimentu bat egin dugu.Konprobatu dugu aireak lekua betetzen duela, nahiz eta ez ikusi.Oso dibertigarria izan da eta harrituta geratu gara ikustean jarritako papera ez zela bustitzen.



















jueves, 9 de marzo de 2017

LIBURUTEGIA

Gaur, liburutegira joan gara. Irakurritako liburua itzuli dugu eta berri bat hartu dugu. Beti bezala hamabost egun izango ditugu irakurtzeko.
Landerrek, irakurritako liburua kontatu digu, " El príncipe encantado" izan da. Primeran kontatu du.
ZORIONAK LANDER

 

ANIMALIAK

Aste honetako animaliak ARRABIOA eta PAILAZO ARRAINA izan dira. Haien buruzko informazioa Mikelek, Jon Anderrek, Haizeak eta Alainek azaldu digute.
Hauek izan dira gure ustez daturik bitxienak:

ARRABIOA
 - Arrautzak gorputz barruan gordetzen dituela eta larbak jaio eta garatzean, gorputzetik ateratzen direla.
- Gorputza poroz beteta duela eta likido zuri bat isurtzen duela.
- Batzuk pozointsuak direla.

PAILAZO ARRAINA

- Hermafrodita dela, jaiotzean arra eta gero eme bihurtzen da.
- 12 cm luze da.
- Bizitzeko aukeratzen duen anemona, betirako izango da.






 

lunes, 6 de marzo de 2017

NEURTZEN

Gaur, matematika saioan zinta metrikoa erabili dugu, gauza ezberdinak neurtzeko. Mahai bat, klasea, pasabidea..., haien luzera, zabalera eta kasu batean altuera neurtu ditugu. Konturatu gara gauza txikiak neurtzeko cm erabiltzen dela eta gauza handiagoak neurtzeko metroa.
Oso interesgarria izan da.


 

sábado, 4 de marzo de 2017

URTEBETETZEAK

Ostiralean, Naiak eta Isabelek, megafoniatik, aste honetako urtebetetzeak zoriondu zituzten. Oso ondo prestatu zuten eta primeran entzun genuen.
Gero, Jhasna eta Xabiren laguntzarekin, zoriontzeko txartelak banatzen egon ziren.
OSO ONDO ISABEL ETA NAIA


URA

Aste honetan ekintza batzuk egin ditugu konprobatzeko uraren ezaugarriak, zer gauzek flotatzen duten eta zeintzuk nahasten diren urarekin. Oso gustora egon gara.


ANIMALIAK

Aste honetako animaliak IZOKIN ARRUNTA eta TARANTULA ERRALDOIA izan dira. Itxasne, Isabel eta Hodeik informazioa azaldu digute eta hauek izan dira guretzat daturik inportanteenak:

IZOKIN ARRUNTA
- 10 urte bizi direla.
- Euskal Herriko ibaietan aurki    ditzakegula.
- Arrautzak errun ondoren hiltzen direla.
- Errekan jaiotzen direla eta bi urterekin itsasora joaten direla. Itsasoan bizi ondoren, jaio diren errekara itzultzen direla.

TARANTULA ERRALDOIA
- Munduko armiarmarik handienak direla.
- Zortzi hanka dituztela eta gorputza ilez estalita dutela. 
- Zortzi begi dituztela gauez eta egunez ikusteko.
- Emeek 200 arrautz erruten dituzte eta erdiak bizirik irteten direla.
- Emeak 14 urte inguru bizi direla eta arrak 3-6.



















ASMAKIZUNA

Ostegunean, otsailaren asmakizunaren asmatzailea atera zen. Marianek papera atera zuen eta badakizue norena zen? Ba... Gaizkarena (2.B).
ZORIONAK GAIZKA!!!
Hauek ziren pistak:
1. Animalia bat naiz.
2.  Kolore marroia dut.
3. Oso arriskutsua naiz.
4. Ohianean bizi naiz.
5. Ile asko daukat.
6. Emeak ile gutxiago du.
7. Ohianeko erregea naiz.

Badakizue zer den?
Ba... LEHOIA