Ongi etorri Rontegi Eskolako 2. mailako umeen blogera.

miércoles, 10 de abril de 2019

KLIKA ,KLIKA ,KLIKA...

... Ba dator KORRIKA.
Gaur, egun berezia izan da: KORRIKA TXIKI EGUNA!!!!
Gelan petoa jantzi dugu eta gure pasabidean argazki bat atera dugu.

 Gaurko korrikaren ibilbidea margoztea, guri tokatu zaigu eta beste argazkiak atera ditugu.


Patioan itxaroten egon gara.



Bide Oneran , berriro, itxaroten egon gara.



Eta azkenean KORRIKA TXIKIAN parte hartu dugu.
Korrika egin ondoren, Fueros enparantzan musika ikuskizun bat izan dugu.


 DENA PRIMERAN EGON DA  !!!!!!
ETA ESKERRIK ASKO ETORRI DIREN AMEI !!!!!!

Animatu eta etorri KORRIKA NAGUSIRA  !!!!!
 00;30etan "La Batea" taberna aurrean geratu gara.
Elkar ikusiko dugu.

martes, 9 de abril de 2019

MEGAFONIA

Astelehenean, Endikak eta Markelek, eskolako megafoniatik egun horretako eguraldia azaldu ziguten.
Oso lasai egon ziren eta PRIMERAN egin zuten.



 

viernes, 5 de abril de 2019

ATSOTITZAK

Gaur, gaztelanian, eguraldiarekin lotuta dauden atsotitzak komentatzen egon gara.
Oso dibertigarria izan da.
Bakoitzak atsotitzaren zati bat zeukan eta beste zatia bilatu behar zuen.
Azkenean atsotitz guztiak osatu ditugu.

 

URA eta AIREA

Aste honetan, ura eta airea aztertzen egon gara. Taldeko lana izan da eta taldean lau rol ezberdin egon dira: idazkaria, moderatzailea, doinuaren kontrolatzailea eta bozeramalea.
Konturatu gara taldean ados jartzea ez dela batere erraza, baina pixkanaka pixkanaka ikasiko dugu.


 

ZETARRAK

Asteazkenean, Leia eta Bianca (3. mailakoak) gure klasetik pasatu ziren. Badakizue zertara? Ba... haien klasean dituzten zetarrak erakustera.
Neskek, zetarrak nola jaiotzen diren, zer jaten duten eta haien bizitzan izango dituzten aldaketak azaldu zizkiguten.
Eskerrik asko etortzeagatik!!!!

 

EGURALDIA MEGAFONIATIK

Astelehenean, Haizeak eta Kirianek, megafoniatik Barakaldoko eguraldia azaldu ziguten.
Oso baliogarria izan zen jakiteko ea berokia jantzi behar genuen patiora joateko.
Oso ondo egin zuten.