Gaur, Lander eta Aingeru ( 6. mailako ikasleak) klasera etorri dira, egingo duten proiektua azaltzera. Abenduaren 10etik 12ra, elikagaien bilketa egingo dute: azukrea, arrain kontserbatuta, hauts txokolatea, olioa, prestatutako barazkiak... Eskatu digute parte hartzea. Nola? Ba... haiek aipatu dituzten elikagaiak ekartzen.
Arratsaldez, denboraren makina programatu dugu eta iraganera joan gara, 70 urte atzera gutxi gora behera. Garai horretan, nolakoa zen bizitza jakiteko, bisita berezi batzuk izan ditugu. Klasera 3 aitona-amona etorri dira eta beste aitona-amonak ordenadorean, bideo baten bidez, egin dute. Azalpen pilo eman digute eta oso gustora egon gara.
ESKERRIK ASKO ZUEN DENBORA GUREKIN PARTEKATZEAGATIK
Gaur, azaroaren asmakizunaren asmatzailea atera da. Oianek (andereñoa) paper bat atera du eta badakizue norena izan den? Ba... Jagoarena, 2.B klasekoa. Hauek ziren pistak: 1.- Janaria da. 2.- Borobila da. 3.- Tomatea jartzen zaio. 4.- Gazta ere botatzen zaio. 5.- Bere izena italieraz da. 6.- Telefonoz ere eskatzen da. 7.- Azpian opila du. Zer da? PIZZA da. Asmatu duzue?
Ostiralean arratsaldez, denboraren makina egiten hasi ginen . Arratsalde osoan jotake egon ondoren, bukatutzat eman genuen. Astelehenean, nola geratu zaigun ikusiko duzue. Asko gustatuko zaizuela pentsatzen dugu.
Aste honetan, urtebetetzeak zoriontzea guri tokatu zaigu. Megafoniatik esatea nahi zutenen artean zozketa bat antolatu genuen eta... Dominiquek eta Izanek irabazi zuten. Ostiralean, patiora joan baino lehen megafoniatik esan zuten, Yolandaren laguntzarekin eta atsedenaldia amaitu ondoren, zoriontzeko txartelak banatzen egon ziren.
Denboraren makina egin nahi dugu. Binaka makina bat marraztu eta margotu dugu. Horretaz aparte makinari izena jarri diogu. Gero, aukeratzeko gehien gustatzen zaiguna, bozketa bat egin dugu. Zaila izan da, baina batek botu pilo izan ditu, Albak eta Markelek egindakoa. Hau da
Asteburu honetan, Bilbon zientziaren inguruan ekintza bereziak burutu dira. Gure Alazne Bilbon egon da eta zientzialari bihurtu da. Begiratu ze dotore dagoen!
Gaur, 3.A mailakoak gure pasabidera etorri dira, giza gorputzari buruzko azalpenak entzutera. Hasieran urduri egon gara, baina gero lasaitu gara. Gaur, ez dugu bukatu eta bihar 1. taldekoak (arnas aparatua) haien klasera joango dira azalpenekin amaitzeko. Gaur, egin duguna oso ondo atera zaigu eta bihar egingo dutena PRIMERAN! aterako zaie.
Gaur, Naroak eta Eiderrek (2.C) bisita bat egin digute. Naroa mendian egon da eta orkatz baten adar txiki bat aurkitu du. Klasera ekarri du guk ikusteko eta ukitzeko.
Aste honetan gure lehenengo proiektua " Nolakoak gara barrutik?" amaituko dugu. Informazioa bilatzeko,bitxikeriak irakurtzeko eta marrazkiak-argazkiak ikusteko, gure klaseko ikasle batzuk etxetik liburuak edo materialak ekarri dituzte.
Asteazkenean, Nerearen gelan bildu ginen ikusteko zer gertatu zen gure digestio aparatu berezian. Urdailean nahasketa zegoen. Nereak mugitu zuen eta piloroa ireki zuen. Hortik nahasketa pasatzea kostatu zen, baina azkenean ikusi genuen nola joaten zen heste meharretik,loditik, uzkitik eta nola ateratzen zen kanpora.