Ongi etorri Rontegi Eskolako 2. mailako umeen blogera.

viernes, 29 de marzo de 2019

KONTZERTU DIDAKTIKOA

Ostegunean, 2. mailakoak kontzertu didaktikora joan ginen eta Idoiak (musika andereñoa) aurkezpen bat prestatu du.
Behean klikatzen baduzue, "Rontegiko musikariak" blogera joango zarete eta berak prestatu duena ikusiko duzue.

ANIMALIAK

Gaur, Oier eta Michellen txanda izan da.

Oierrek "GALAPAGO UHARTEETAKO DORTOKA"ren informazioa azaldu digu. Gauza interesgarriak kontatu dizkigu, baina guretzat bitxienak hauek izan dira:
 

- 2 metro neurtzen duela.
- 300 kilo inguru pisatzen duela.
- 16 ordu ematen dituela lotan.
- 100 urtetik gora bizi daitekeela.
- Belarjalea dela eta kaktusak jaten dituela.









 Michellek azaldu digun animalia " FERRA SAGUZAR TXIKIA" izan da.
Gure ustez daturik bitxienak hauek izan dira:

- 25 cm neurtzen duela, hegoak neurtuz.
- Hegan egiten duen ugaztun bakarra dela.
- Negua, lotan igarotzen duela, buruz behera jarrita.
- Bere hegoak oso bereziak direla.






OSO ONDO EGIN DUTE!!!!

Bikote honekin, animalien azalpenak amaitu ditugu. Lan polita izan da.

ASMAKIZUNA

Gaur,hilabete honetako asmakizunaren asmatzailearen papera Oianek atera du. Joanena (1.B) izan da eta hauek ziren pistak:
1- Animalia naiz.
2- Kolore marroia dut.
3- Oso arriskutsua naiz.
4- Oihanean bizi naiz.
5- Ile asko daukat.
6- Emeak ile gutxiago dauka.
7- Oihaneko erregea naiz.
Badakizue erantzuna? Ba... LEHOIA!!!!!


 

martes, 26 de marzo de 2019

EITB

Atzo EITB ikustera joan ginen. Denbora osoan, Elene gurekin egon zen eta erakutsi zigun nolakoa den, zer nolako lanak egiten diren, teleberri platoa...
Ikusi genuen zuzenean nola egiten ari ziren irrati saio bat eta nola zeuden kazetariak lanean.
Pertsona pilo ikusi genuen lanean eta isiltasun handia zegoen.
Elenek 2 argazki atera zizkigun eta hemen daude.

 Bisita amaitu ondoren, beti bezala, gaileta batzuk jan genituen eta metroz eskolara itzuli ginen.

 

viernes, 22 de marzo de 2019

ANIMALIAK

Gaur, Oier eta Endikaren txanda izan da animaliena kontatzeko.

Oierrek KUKUAren informazioa azaldu digu eta gure ustez, hauek izan dira daturik bitxienak:
- Bere kolorea.
- 33 cm neurtzen duela.
- Bere entzumena.
- Oso bihurria dela.
- Bere arrautzak beste txorien habietan jartzen dituela.
- Bere kumeak oso handiak direnez, habian dauden beste txoritxoak botatzen dituela.
- Bidaiatzen 9000km egiten dituela.



 




 Endikak azaldu digun animalia NILOKO KROKODILOA izan da.
Bere azalpenak entzun ondoren, uste dugu daturik bitxienak hauek direla:
- Bere begi berdeak.
- Bere entzumena.
- 64-68 hortz zorrotz dauzkala.
- Azalean mugimenduko sentsore ugari dituela.
- Normalean 5 m neurtzen duela.

Ahaleginak egin dituzue dena ondo azaltzeko eta ondo atera da.


Datorren astean azken bikote gauza gehiagorekin....


 

URTEBETETZEAK

Aste honetan, urtebetetzeak zoriontzea guri tokatu zaigu. Eta lan hori Ametsek eta Oierrek egin dute.
Goizez megafoniatik esan dute eta Yolandaren laguntza izan dute.



 Eta arratsaldez zoriontzeko txartelak banatzen egon dira.


 Izugarrizko lana egin duzue.
ESKERRIK ASKO BIKOTE!!!!!
 

viernes, 15 de marzo de 2019

ANIMALIAK

Gaur, Alex eta Haizearen txanda izan da.
Alexek MARRAZO ERRALDOIAri buruzko informazioa azaldu digu. Guretzat datu hauek bitxienak izan dira:
- 15 metroko luzera duela.
- 8 tona (8000 kilo) pisatzen duela.
- Bere ahoa oso handia dela.
- Bi urtero kume bat duela.
- Ur asko iragazten duela. 

 





 Haizeak PELIKANOA ren ezaugarriak azaldu dizkigu. Gure ustez daturik bitxienak hauek izan dira:
 - Bere mokoa oso deigarria dela.
- 25 urte inguru bizi dela.
- metro bat eta erdi inguru neurtzen duela.
 








Biok, guri ondo azaltzeko ahaleginak egin dituzte.
ESKERRIK ASKO!!!!!
Eta datorren astean gehiago...

martes, 12 de marzo de 2019

IMANAK

Atzo, irakurgai batean imanak agertu ziren eta gaur Ametsek bi iman ekarri ditu. Haien artean nola erakartzen eta uxatzen diren ikusi dugu.
Imanak oso bereziak dira. Metalezko objektuak mugiaraz ditzakete, haiek ukitu gabe!!!!!
 ESKERRIK ASKO AMETS!!!!

lunes, 11 de marzo de 2019

BISITA BEREZIA

Gaur, ez genuen espero eta bisita berezi bat izan dugu. 1.B klaseko neskak eta mutilak, gure maketak ikustera etorri dira. Denbora gutxitan egon direnez, gauza asko ez dizkiegu kontatu, baina gure maketak ikusi dituzte.
ESKERRIK ASKO ETORTZEAGATIK 

 

viernes, 8 de marzo de 2019

ANIMALIAK

Gaur, Ekaitz eta Markelen txanda izan da.

 Ekaitzek "PAILAZO ARRAINA" ri buruzko informazioa azaldu digu.
Kontatu diguna oso interesgarria iruditu zaigu, baina guretzat bitxiena hau izan da:
- Bere kolore biziak.
- 100-700 arrautza inguru erruten dituela.
- Anemonaren babesa duela.
- Arra eme bihurtzen dela  (hermafrodita)


Markelek " KAKALARDO PILOTAGILEA"ren ezaugarriak azaldu dizkigu.
Guretzat daturik bitxienak hauek izan dira:
- 25 gramo inguru pisatzen duela.
- Bere bizitza osoa kaka artean pasatzen duela.
- Arrautzak kakan erruten dituela.
- Beste animalien kaka jaten duela.
- Antzinako Egipton sakratuak zirela.
- Oso animalia baliotsua dela ingurunerako.


 Bai Ekaitzek, bai Markelek oso ondo prestatu dute eta PRIMERAN egin dute. ZORIONAK !!!!!

Datorren astean gehiago.......