Ongi etorri Rontegi Eskolako 2. mailako umeen blogera.

viernes, 22 de marzo de 2019

ANIMALIAK

Gaur, Oier eta Endikaren txanda izan da animaliena kontatzeko.

Oierrek KUKUAren informazioa azaldu digu eta gure ustez, hauek izan dira daturik bitxienak:
- Bere kolorea.
- 33 cm neurtzen duela.
- Bere entzumena.
- Oso bihurria dela.
- Bere arrautzak beste txorien habietan jartzen dituela.
- Bere kumeak oso handiak direnez, habian dauden beste txoritxoak botatzen dituela.
- Bidaiatzen 9000km egiten dituela.



 




 Endikak azaldu digun animalia NILOKO KROKODILOA izan da.
Bere azalpenak entzun ondoren, uste dugu daturik bitxienak hauek direla:
- Bere begi berdeak.
- Bere entzumena.
- 64-68 hortz zorrotz dauzkala.
- Azalean mugimenduko sentsore ugari dituela.
- Normalean 5 m neurtzen duela.

Ahaleginak egin dituzue dena ondo azaltzeko eta ondo atera da.


Datorren astean azken bikote gauza gehiagorekin....


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario