Ongi etorri Rontegi Eskolako 2. mailako umeen blogera.

domingo, 23 de junio de 2013

AZKEN EGUNA

Gaur klaseko azken eguna ospatu dugu eta ekintza bereziak egin ditugu:Kulki , Ginkana, 6. mailako agurra, merendola...
Oso egun polita izan da!!!
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
OSO ONDO PASA OPORRETAN!!!

BERENJENA

Ostegunean gure azken antzerkia egin genuen. Izenburua

"BERENJENA" izan zen.

Normalean, antzerkia

. gure gurasoen aurrean egiten dugu, baina honetan 3. mailako ikasleen aurrean egin genuen.

. gure gelan egiten dugu, baina hau liburutegian egin genuen.

. argazkiak ateratzen ditugu, baina honetan, argazkiak eta bideoa grabatu genuen.

Nahiz eta aldaketa handiak egon, oso ondo atera zitzaigun.

 

LIBURUTEGIAN...

Astelehenean Alainek, Florinek eta Sheilak, haiek irakurritako

liburuak azaldu zizkiguten.

Oso interesgarriak izan ziren haien azalpenak eta oso ondo egin

 zuten.

ZORIONAK!!!

 

ASMAKIZUNA

Asteazkenean, pasabidean bildu ginen asmakizunen

papera ateratzeko. Erlantzek erantzun papera atera zuen eta

badakizue norena zen? Ba... Unaxena.

Hau da asmakizuna:

Biribil - biribila,
 
karea bezain zuria,
 
denek naute irekitzen,
 
inor ez ordea ixten.
 
Zer da?
 
 
Ba...............ARRAUTZA


sábado, 22 de junio de 2013

MARIA

Maria, musika andereñoa, datorren kurtsoan ez da gurekin egongo.

Hemendik esan nahi diogu oso ondo pasatu dugula, asko ikasi

dugula eta bere falta nabarituko dugula.

AGUR MARIA, BETI ARTE


 

lunes, 17 de junio de 2013

PLENTZIA

Ostiralean, kurtso honetako azken txangoa egin genuen.

Plentziara joan ginen metroz eta han hondartzan jolasean ibili

ginen.

Eguraldi polita izan genuen eta PRIMERAN pasatu genuen.



 

GUGGENHEIM

Ostegunean,Guggenheim museora joan ginen. Museoan

erakusketa bat ikusi genuen (retratos) eta gero tailer bat egin

genuen.

Picassoren margolan bat ikusi genuen. Picassori buruz zerbait jakin

nahi baduzu klikatu hemen.





 


 

domingo, 16 de junio de 2013

ZIORTZA ETA IPUINA

Astelehenean, atsedenaldi ondoren, liburutegira joan ginen. Ziortzak, irakurritako liburua azaldu zigun eta gero Gemmaren urtebetetzea zenez, ipuin bat kontatu genion. Ipuina liburutegian prestatu genuen Charoren laguntzarekin.


miércoles, 12 de junio de 2013

BERRIA

Gaur, Haizeak bere berria ere irakurri digu.
Japonen gertatzen da eta oso berezia guretzat.

Titularra: " Bares de gatos en Japón"


BERRIA

Gaur Ziortzak prestatutako berria irakurri digu. Oso interesgarria izan da.
Titularra: "Un perro rescatado salva la vida de un bebé de
                  nueve semanas."

domingo, 2 de junio de 2013

ASMAKIZUNA

Ostiralean, atsedenaldi ondoren, asmakizunaren papera Erlantzek

atera zuen. Birritan atera behar izan zuen, lehenengo erantzuna

txarto zegoelako. Asmatzailea izan da Ane, 1.B mailakoa.

ZORIONAK ANE!!!
 
 
Zu
 
gero eta garbiago,
 
ni
 
orduan eta zikinago.
 
 
Erantzuna? ............. URA
 


URTEBETETZEAK

Ostiralean Sarak eta Yarak  urteak bete zituztenak

zoriondu zituzten megafoniatik. Oso ondo egin zuten 

Hemen daude argazkiak.