Ongi etorri Rontegi Eskolako 2. mailako umeen blogera.

miércoles, 28 de enero de 2015

LIBURUTEGIA

Gaur, hamabost egunero bezala, liburutegira joan gara liburuak aldatzera. Charo gure zain zegoen eta aldaketa egin baino lehen, Aitanak kontatu digu berak irakurritako liburua: 
Pirritx eta Porrotx eta herriko postariak.
Primeran azaldu digu, nahiz eta bapateko gauza izan, bere txanda ez zelako.


Resultado de imagen de Pirritx eta Porrotx imagen
 

martes, 27 de enero de 2015

ANIMALIAK

Gaur Diegok eta Aimarrek , tximeleta eta izokin arruntaren informazioa kontatu digute. Oso interesgarria izan da. Hemen daude bideoak zuek ikusteko.
Resultado de imagen de mariposa imagenes






















                                          

3. MAILAKO BISITA

Gaur, 3. mailako ikasleak fotosintesia azaltzera etorri dira. Klase osoa etorri da, baina bikote batek azaldu digu zer den. Oso ondo prestatu dutenez primeran egin dute. Hemen daude bisitaren argazkiak.

sábado, 24 de enero de 2015

URTEBETETZEA

Astelehenean, 19an, Erlantzen urtebetetzea izan zen eta aurreko astean, 14an, Diegorena. Biok zoriondu genituen eta biok jaso zuten opari txiki bat. Horretaz aparte, beste klaseko ikasleek zoriontzeko txartela eman zieten. Guk bakarrik dugu Erlantzi eman ziotenean argazkia , Diegori gimnasioan eman ziotelako.

ZORIONAK!!!!!!
Resultado de imagen de tarta de cumpleaños imagenes
 

5. MAILAKO BISITA

Ostagunean, 5. mailako hiru ikasle etorri ziren gure klasera EGUZKI SISTEMA azaltzera. Haiek egindako maketak ekarri zituzten eta erakutsi zizkiguten. Maketa bakoitza ezberdina zen, baina guztietan Eguzki Sistema osatzen duten astroak agertzen ziren. Haien azalpenak oso interesgarriak izan ziren.

ZORIONAK EGIN DUZUEN LANAGATIK

Gu  besteen lana ikusteko beti gaude prest!


miércoles, 21 de enero de 2015

ANIMALIAK

Asteartean Naroak "Niloko krokodriloari" buruzko informazioa kontatu zigun eta Assmak "Txipiroi erraldoiari" buruzkoa. Gauza oso interesgarriak entzun genituen eta komentatzen egon ginen zer  zen gauzarik  interesgarriena.