Ongi etorri Rontegi Eskolako 2. mailako umeen blogera.

lunes, 29 de octubre de 2018

ESPERIMENTUA

Gaur, Nerearen gelan 2. mailako ikasle guztiak bildu gara.
Esperimentu bat egin dugu digestio aparatu berezi batekin.
Gailetak eta ura ahotik sartu ditugu. Hestegorritik pasatu dira eta urdailera ailegatu dira. Gure urdai berezian koka kola bota dugu eta dena nahastu dugu.
Asteazkenean, ikusiko dugu zer gertatu den.
Horretaz aparte, artilea erabiliz neurtu dugu zenbat den 7 metro eta erdi. Hau da hesteek neurtzen dutena.

 

ASMAKIZUNA

Hilabete honetako asmakizunaren asmatzailea atera da. Aiur, 1.A mailakoa izan da.

Hauek izan dira pistak:
1. Gorputzeko atalak dira.
2. Asko mugitzen dira.
3. Bi dira.
4. Idazteko erabiltzen ditugu.
5. Bakoitzak 5 hatz ditu.
6. Eskumuturrean daude.
7. Lanerako behar ditugu. 

Badakizue zer den? Ba... ESKUAK

Zorionak Aiur!!!!!


 

jueves, 25 de octubre de 2018

MAITEREN BISITA

Asteazkenean, patio ondoren Maiteren bisita izan genuen. Guretzat sorpresa izugarria izan zen, espero ez genuelako, baina asko gustatu zitzaigun.
Maite oso pozik zegoen eta galdera batzuk egin genizkion.
Beste egun batean etorriko dela esan zigun.
ESKERRIK ASKO ZURE BISITAGATIK ETA ETORRI NAHI DUZUNEAN!!!!!


martes, 23 de octubre de 2018

ALBUMA

Hilabete honetan, BM supermerkatuan egindako "Los Supersaludables" kanpaina aprobetxatuz, kromo bilduma bat egiten saiatu gara. Albuma ez dago amaituta, 3 kromo falta zaizkigulako.
Kanpaina honetan, pelutxe batzuk (marrubia, banana, laranja...) lortzea posiblea zen.
Klaseko ikasle batzuk panpinak etxean zituzten eta klasera ekarri zituzten guk ikusteko. Gaur, berriro etxera eraman dituzte eta joan baino lehen argazki hau atera diegu.
 ESKERRIK ASKO PANPINAK EKARTZEAGATIK!

URTEBETETZEAK

Urriaren 17an, Ekaitzen urtebetetzea izan zen. Ostiralean, 4. mailako hiru ikasle klasera etorri ziren berari zoriontzeko txartela ematera.
Ekaitzi asko gustatu zitzaion.

 ZORIONAK EKAITZ!!!!!!