Ongi etorri Rontegi Eskolako 2. mailako umeen blogera.

miércoles, 30 de enero de 2013

INAUTERIAK

Gaur jarraitu dugu mozorroak egiten gurasoen laguntzarekin.

Batzuk egon dira poltsak mozten, beste batzuk poltsak kolatzen,

beste batzuk soinekoak prestatzen...

Mutilen mozorro guztiak ia amaituta daude , gorbatak falta dira, eta

neskeen bost soineko falta dira oraindik . Datorren astelehenean

jarraituko dugu.

ESKERRIK ASKO AMAK ETA AITA
 
 





lunes, 28 de enero de 2013

INAUTERIAK

Aurten 1. zikloan CHARLESTON mozorrotuko gara. Gaur ama

batzuk eta aita bat etorri dira mozorroak prestatzen hasteko.

Izugarrizko lana egin dute eta nabaritzen da.

ESKERRIK ASKO AITA ETA AMAK!!!
 


 

XIBARTA BALEA

Gaur Enarak Xibarta baleari buruz informazioa kontatu digu.

Gauza oso interesgarriak izan dira.

Zuek badakizue zenbat pisatzen duen bale honek? Ba 36 tona.

Eta zenbat neurtzen duen? Ba emeak 19 metro eta arrak 16 metro.

Badakizue ur gainetik lau metrora egin dezakeela salto?

Eta soinu ugari egiten duenez bale kantaria deitzen diotela?

Ba... guk bai eta gauza gehiago. Eta dena Enarari esker.



domingo, 27 de enero de 2013

JOLASAK PATIOAN

Ostiralean, patio orduan, jolasak izan genituen.Lau jolas mota

ezberdin egon ziren: goma, soka, uztailak eta boloak.

Jolas bakoitzean andereño bat egon zen arauak azaltzen, guri

laguntzen eta materiala ateratzen eta gordetzen.

Oso ondo egon zen eta entzun dugu datorren astean berriro izango

ditugula.     IRRIKITAN GAUDE!!!!

Hemen dituzue ateratako argazkiak


ASMAKIZUNA

Ostiralean Gabrielek asmakizunaren papera atera zuen.Sararen (2.A)  papera  izan zen eta

denok saltoka hasi ginen.

Datorren astean, Sara zuzendaritzara joango da megafoniatik asmakizuna esatera.Berak

Enara aukeratu du laguntzaile bezala.

Hau da asmakizuna, ea asmatzen duzuen

Hilero hilero
 
jaiotzen naiz berriro
 
eta nahiz eta ez jan
 
gau batzutan nago betea.
 
Zer naiz?
 
 





 

jueves, 24 de enero de 2013

MARRAZO ERRALDOIA

Astelehenean, Sheilak marrazo erraldoiari buruzko informazioa kontatu zigun. Oso interesgarria izan zen eta primeran azaldu zuen.

BIKAIN SHEILA!!!!!

Hemen argazki batzu dituzue







miércoles, 16 de enero de 2013

ANIMALIEN INFORMAZIOA



Kurtso honetan, astelehenero, ikasle bati tokatzen zaio animalia baten informazioa

klasekoei  azaltzea. Aste honetan Alainek lan hori egin du eta gainera oso ondo prestatu

du.Hauek dira, orain arte, azalpenak eman dituztenak eta hauek dira komentatu diren

animaliak.


domingo, 13 de enero de 2013

ZORIONAK!!!



Kaixo lagunak!

Urtea hasi berria dugu eta jadanik gure gelan bi urtebetetze izan

ditugu:

 Sergiorena ( urterrilaren 6an) eta Eneko Herrerorena (urtarrilaren 8an).

ZORIONAK SERGIO ETA ENEKO ,  ENEKO ETA SERGIO

zortzi urte bete dituzuelako!!!!!!!