Ongi etorri Rontegi Eskolako 2. mailako umeen blogera.

jueves, 31 de enero de 2019

EKARRITAKO GAUZAK

Aste honetan, gure lagunek gauza ezberdinak ekarri dituzte guri erakusteko.
ALAZNEK intxaurrak eta ezkurrak ekarri ditu urtxintxen janaria delako.




EKAITZEK bi harri zati ekarri ditu. Igandean, harri-zulatzaileak ikustera joan zen eta eskatu zien harrietan sinatzea.



LUNAK bi liburu ekarri ditu azaltzeko.



HAIZEAK loreontzi bereziak eta haziak ekarri ditu landatzeko. 









ESKERRIK ASKO HAINBESTE GAUZA EZBERDINAK EKARTZEAGATIK

ASMAKIZUNA

Hilabete honetako asmakizunaren erantzuna asteartean atera zen. Leire andereñoa papera ateratzeaz arduratu zen.
Badakizue noren papera izan zen? Ba... Ashleyrena (1.A klasekoa)
Pistak:
1.- Animalia bat naiz.
2.- Ez dut hezurrik.
3.- Oso biguna naiz.
4.- Arrastaka nabil.
5.- Euria egin eta gero ateratzen naiz.
6.- Adarrak ditut.
7.- Beti soinean daramat etxea.

Zein da erantzuna? BARRASKILOA da.

ZORIONAK ASHLEY eta asmatu duzuenok.




Inportanteena ez da irabaztea, asmatzea baizik

viernes, 25 de enero de 2019

ANIMALIAK

Gaur, animalien azalpenekin jarraitu dugu eta Eider eta Alazneren txanda izan da.
Eiderrek TXANTXIKU ARRUNTARI buruz hitz egin digu.

 
Guretzat daturik bitxienak hauek izan dira:
- Bere itxura.
- 6/7 urte bizi direla.
- Arrak bizkarraldean arrautzak pilatzen dituela.
- Azalaren kolorea aldatzen duela.


 Alaznek KATAGORRIARI buruz hitz egin digu.
Guretzat daturik bitxienak hauek izan dira:
- Bere ilearen kolorea.
- Jaiotzean 12 gramo inguru pisatzen duela.
- Jaiotzean ilerik ez duela.
- Munduan 350 katagorri espezie daudela.




Biok PRIMERAN egin dute.
ZORIONAK!!!!!

Datorren astean gehiago.

martes, 22 de enero de 2019

ANIMALIAK

Gaur, Iagok tximeletei buruz hitz egin digu.Informazio pilo kontatu digu eta marrazki bat egin du, guk ondo ulertzeko nola sortzen diren tximeletak.
Guretzat gauzarik bitxienak hauek izan dira:
- Monarka tximeletak egiten duen bidaia ( Kanadatik Mexikora).
- Larba, tximeleta baino gehiago bizi dela.
- Antenak usaintzeko, dastatzeko eta ukitzeko erabiltzen dituztela.
- Tximeleten koloreak. 
 





Zorionak IAGO, oso ondo egin duzu!!!!
 

viernes, 18 de enero de 2019

ANIMALIAK

Animalien ekintzarekin hasi gara eta gaur Ismaelek erleei buruz hitz egin digu.
Gauza asko kontatu dizkigu, baina gure ustez bitxienak hauek izan dira:
1. Erlauntzan erregina bat dagoela.
2. Erlauntza batean 70.000 erle egon daitezkeela.
3. Erleek dantza egiten dutela adierazteko non dagoen nektarea.
4. Polena haien hanketan itsatsita geratzen zaiela.

 Datorren astean gehiago.

URTEBETETZEA

Gaur, Iraiaren urtebetetzea izan da eta Maiderrek (6. mailakoa) zoriontzeko txartela eman dio. Iraiari asko gustatu zaio.

ZORIONAK IRAIA    !!!!!
 

jueves, 10 de enero de 2019

KONTSUMO TAILERRAK

Aste honetan, kontsumo tailerrak egin ditugu Olatz, Maialen eta Cristinarekin.
Asteartean, "Elikagaiak: etiketak eta osagaiak".


Asteazkenean, "Supermerkatua".



Eta gaur, "Ura, nola kontsumitu eta aurreztu" 



Ekintza ezberdinak eta dibertigarriak egin ditugu.
Tailerrak egitea asko gustatu zaigu.
Eskerrik asko Olatz, Maialen eta Cristina.