Ongi etorri Rontegi Eskolako 2. mailako umeen blogera.

jueves, 25 de abril de 2013

BISITA

Asteartean Galen eta Ane ( 1. mailakoak) klasera etorri ziren sepia baten oskola erakustera.
Galenek azaldu zigun nola lortu zuen eta bururatu zitzaion klasera ekartzea besteok ikusteko.





Sepiari buruz informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen

BERRIAK

Gaur Yarak eta Sendoak haien berriak kontatu dizkigute.

Titularrak hauek izan dira:

- Un perro salva de morir asfixiados a tres niños y a cinco adultos en un incendio.

- Barakaldo teje una primavera repleta de actividades entorno a la literatura.

Hauek dira idatzitako berriak



Hauek dira haien bideoak

miércoles, 17 de abril de 2013

SARA



ENEKO GOMEZ



BERRIAK

 Gaur Sarak eta Eneko Gomezek haien berriak kontatu dizkigute.

Titularrak hauek izan dira:

* UN ENCUENTRO CICLISTA INFANTIL REUNIRÁ EN PORTUGALETE A UN CENTENAR DE PARTICIPANTES.

* INCENDIO EN BERMEO.

Primeran egin dute eta hementxe bertan haien berriak ikus eta entzun ditzakezue.

domingo, 14 de abril de 2013

BERRIAK

Aste honetan, berriak kontatzen hasi gara. Astero bi ikaslek,

haiek prestatutako berriak ,klasekoei azalduko dizkigute.

Lehenak Alaine eta Olatz izan dira. Berriak gaztelaniaz

azaldu dituzte eta titularrak hauek izan dira:

-EL RIO DUERO DESBORDADO.

- UN ESTUDIANTE INVENTA UN BARCO .





 
 
Hemen ikusiko duzue nola egin zuten
 

 

viernes, 12 de abril de 2013

EHUNAK

Gaur Lorenarekin azken tailerra egin dugu: EHUNAK.
Lorenak, ehun mota ezberdinak eta nondik ateratzen diren azaldu digu. Honekin lotuta domino bat osatu dugu eta fitxa bat bete dugu.

Gero Lorenak ipuin bat kontatu digu eta bitartean guk, pistak entzuten , Ane eta Joni arropa aldatzen egon gara.



Azkenean, Lorenak marrazki ezberdinak (neska, mutila, arropa) eman dizkigu  guk margozteko eta jolasteko

Orokorrean tailerrak oso ondo egon dira eta gustatuko litzaiguke datorren kurtsoan berriro egitea.

miércoles, 10 de abril de 2013

JOLASA

Gaur "JOLASA" tailerra egin dugu kristinarekin.
Hasieran, zer diren jolasak eta jostailuak komentatzen egon gara.
Kristinak marrazki batzuk eman dizkigu eta guk sailkatu ditugu.



Gero, taldeka 2 puzzle egiten saiatu gara. Talde batean arin egin
dute, baina beste taldeetan Kristinaren laguntza behar izan dute.
Puzzleetan jostailuak eta jolasak agertzen ziren. Hitz egin ondoren konturatu gara inportanteena dela lagunekin jolastea eta horretarako hobe dela taldeka jolasak egitea, jostailuekin guk bakarrik jolastea baino.




Amaieran, antzara jolasa antolatzen hasi gara. Bakoitzak lauki bat
edo bi margozten, dadoa egiten, fitxak margozten eta mozten...
egon gara. Ez dugu amaitu, baina beste une batean bukatuko dugu eta jolasa erabiliko dugu klasean jolasteko.



martes, 9 de abril de 2013

KONTSUMO TAILERRAK

Gaur kontsumo tailerrak egiten hasi gara.

Gure 1. tailerra SUPERMERKATUA izan da eta Lorenarekin egin

dugu.

Hasieran azaldu digu zein elikagai mota dauden, bakoitzak zer

ematen digun, elikagaien gurpila...







Gero , taldeka menu bat prestatu dugu eta baloratu dugu ea

osasuntsua den.



Ondoren, saski bat eta dirua (12 €) eman dizkigu erosketak egiteko

eta supermerkartura joan gara. 



Azkenean, ordaintzeko kutxatik pasatu gara eta arazo batzuk egon

dira:

- Talde bati dirua ez zaio ailegatu.

- Beste talde batek ez du izan dirurik ordaintzeko.

- 3. taldeari koka kola kobratu dio, nahiz eta ez erosi , eta bueltak

txarto eman dizkio.

- 4. taldeari ez zaio ezer berezirik gertatu.

 

lunes, 8 de abril de 2013

URTEBETETZEAK

Oporrak pasatu dira eta hemen gaude berriro!
 
Oporretan Ziortzaren urtebetetzea izan zen (martxoaren 25ean) eta
 
gaur  Ashleyren urtebetetzea izan da . Biok zoriondu ditugu eta
 
betiko opariak izan dituzte.
 
 
Badakizue zenbat urte bete dituzten? Ba ... bat gehiago.
 
 
ZORIONAK NESKAK ETA OSO ZORIONTSUAK IZAN !!!
 
 
 


sábado, 6 de abril de 2013

EGUN BEREZIA

Martxoaren 22a egun oso berezia izan zen guretzat.

Alde batetik, klaseko azken eguna izan zen eta beste aldetik,

KORRIKA eguna ospatu genuen.

Goizez, korrika handia ikustera joan ginen. Arrandi kalean denbora

luzez itxaroten egon ginen eta azkenean jende pilo pasatu zen

korrika egiten eta abesten.

Guk, txikiak garenez, ez genuen korrika egin nagusiekin, baina urte

batzu pasa ondoren parte hartuko dugu korrika egiten euskararen

alde.






Arratsaldez, eskolako patioan gure korrika txikia antolatu genuen.

Oso ondo atera zen eta korrika pilo egin genuen!!!

Hemen dituzue argazkiak konprobatzeko.