Ongi etorri Rontegi Eskolako 2. mailako umeen blogera.

domingo, 30 de septiembre de 2018

ABESTIA

Hilabetero abesti bat landuko dugu. Irailean landu duguna ARGITXOrena izan da.
Marrazki gainean klikatzen baduzu, entzungo duzu.
 ANIMATU ETA ABESTU!!!! 

Resultado de imagen de argitxo

URTEBETETZEAK

Hilabete honetan, Amets, Oier eta Haizearen urtebetetzeak izan dira. Ostiralean, 5. mailako hiru ikasle gure klasera etorri ziren zoriontzeko txartelak banatzera. Gure lagunei asko gustatu zitzaien.

 ZORIONAK AMETS , OIER ETA HAIZEA!!!!

 

jueves, 27 de septiembre de 2018

URTEBETETZEAK

Abuztuan, Kirianen urtebetetzea izan zen eta gaur zoriontzeko txartela eman diote. 6. mailako bi neska etorri dira eta Kiriani asko gustatu zaio.

ZORIONAK KIRIAN!!!!!

ALDIZKARIA

Atzo, gure Markel San Mamesera joan zen Athletic ikustera. Nahiz eta partidua galdu, berak aldizkariak hartu zituen, 2. mailako klaseetan banatzeko.
Gaur klase guztietatik pasatu da eta Albaren laguntza izan du.
Denok oso pozik jarri dira.
ESKERRIK ASKO MARKEL!!!

miércoles, 26 de septiembre de 2018

URTEBETETZEAK

Uztailean, Markel eta Azahararen urtebetetzeak izan ziren. Denok oporretan geundenez, ezinezkoa izan zen zoriontzeko txartela ematea. Gaur, 6. mailako hiru mutil klasera etorri dira txartelekin.
Markelek eta Azaharak ez zuten espero eta asko gustatu zaie.


 ZORIONAK!!!!!
 

MARKELEN LEGOAK

Markel, orain dela bi aste, Dinamarkara joan zen bere anaia , ama eta aitarekin. Han LEGO munduan egon zen eta kotxe batzuk legoz egin zituen . Kontatu zigun primeran pasatu zuela eta bi kotxe klasera ekarri zituen guk ikusteko.

 

martes, 25 de septiembre de 2018

BERRIRO ESKOLAN

KAIXO GUZTIEI!!!!
Hemen gaude berriro, baina 2.MAILAN!!!!!
Udan PRIMERAN pasatu dugu eta orain berriro lanera.
Egun hauetan gure oporrak kontatu ditugu, guk egindako marrazki bat erabiliz. 
Asko gustatu zaigu besteei kontatzea eta haien galderak erantzutea.


Hauek dira guk egindako marrazkiak

 

Leer más publicaciones en Calaméo


Eta hemen gaude oporrak kontatzen 


 LEKU ASKOTAN EGON GARA ETA EKINTZA EZBERDINAK EGIN DITUGU.