Ongi etorri Rontegi Eskolako 2. mailako umeen blogera.

sábado, 25 de mayo de 2019

GONBIDAPENA

1.B mailako bi neska klasera etorri dira guri gonpidapen bat egitera.
Astelehenean arratsaldez haien klasera joango gara, haiek egindako lanak ikustera.
Eskerrik asko gonbidapenagatik, ziur gaude oso interesgarria izango dela.

 

BERRIAK asteartean eta ostiralean

Asteartean Ismaelek eta Markelek haien berriak kontatu zizkiguten.
Ismaelek "URGENCIAS DE CRUCES YA PUEDEN ATENDER A SUS VECINOS" berria kontatu zigun eta Alaznek grabaketa egin zion.

 Markelek " UN MAZINGER Z GIGANTE" berria kontatu zigun eta Ismaelek grabaketa egin zion.










Gaur Eiderrek " DESCUBREN COMO ELIMINAR LAS CELULAS TUMORALES DURMIENTES QUE CAUSAN LAS RECAIDAS EN EL CANCER" berria kontatu digu eta grabaketa Markelek egin du.


Ekaitzek "ZULO BELTZ BATEN ARGAZKIA" berria kontatu digu eta grabaketa Eiderrek egin dio.












Berriak oso interesgarriak izan dira. Datorren astean gehiago...

viernes, 24 de mayo de 2019

ZETARRAK

Iagok klasera zetarrak ekarri ditu kutxa batean. Lau zetar daude, bat oraindik beldarra da eta beste hirurak kuku barruan sartuta daude. Aldaketak ikusten joango gara.
 

BISITAK

Aisharen eta Anerren bisitak izan ditugu. Espazioa lantzen ari garenez, biok Eguzki Sistemaren maketa ezberdinak egin dituzte eta gurekin partekatu nahi izan dute.
Eskerrik asko!!



 

viernes, 17 de mayo de 2019

BERRIAK // NOTICIAS

Berriak kontatzen jarraitu dugu.
Oierrek kontatu diguna "HOTEL CAPSULA" izan da eta Dominiquek grabatu du.


 Alazneren berria " DOS JÓVENES INTERPRETAN CON LENGUA DE SIGNOS CANCIONES" izan da eta grabaketa Oierrek egin du.













PRIMERAN egin dute. 
Datorren asteartean gehiago....

IPUIN KONTALARIA

Liburutegian ipuin kontalari bat izan dugu: Pello Añorga.
Kontatu diguna oso interesgarria izan da eta primeran pasatu dugu.
Amaieran esan digu datorren urtean beldurrezko ipuin bat kontatuko digula. Bere zain egongo gara.

 

ESPAZIOA AZTERTZEN

"Espazioa aztertzen" proiektua lantzen ari garenez, atzo Olaiak eta gaur Ekaitzek tresna bereziak ekarri dituzte espazioan dauden gauzak ikusteko. Azalpenak primeran eman dizkigute.


 

ALBA ASMATZAILEA

Albari birziklatzea asko gustatzen zaionez, atzo klasera plastikozko sare bat ekarri zuen guri azaltzeko nola berrerabili. Ideia bikaina izan zen. Jarraitu gauzak asmatzen!!!!
 

miércoles, 15 de mayo de 2019

BERRIAK // NOTICIAS

Gaur, berriak kontatzen hasi gara.
Haizeak kontatu diguna hau izan da:
 " Una niña de 3 años dona su pelo"  eta Oierrek grabaketa egin du. 
















Dominiquek azaldu diguna hau izan da:
" Mano a mano por una costa limpia" eta Haizeak grabaketa egin du.











Primeran egin dute eta berriak oso interesgarriak izan dira.
Ostiralean gehiago...



viernes, 10 de mayo de 2019

GURE ESPERIMENTUAK

Eta gaur esperimentuekin jarraituz, gelan bi ekintza txiki egin ditugu:
- Laranja magikoa













- Iparrorratz berezia


Ondo egon da.

 

ESPERIMENTUAK

Atzo arratsaldez, 6. mailako ikasleak klasera etorri ziren eta esperimentu batzuk erakutsi zizkiguten:
- Soka magikoa

 - Ura eta olioa


 - Ur iturria



 - Ura ez da erortzen



 Eskerrik asko etortzeagatik eta zuen azalpenak emateagatik.
 

MARRAZKI BEREZIA

Aste honetan, Albak, berak egindako marrazki bat klasera ekarri du. Albak esan digu oso berezia dela marrazkia eta BAIETZ esan dezakegu.
Alba oso polita egin duzu!!!!!!!


 

6. EGURALDI SAIOA





                                                       6. EGURALDI SAIOA




                                                                                 

5. eguraldi saioa




                                                               
                                                  5. EGURALDI SAIOA




                                              

miércoles, 8 de mayo de 2019

martes, 7 de mayo de 2019

2. Eguraldi saioa





               Gaur ere eguraldi aurkezle bihurtu gara eta gaurko egunaren berri emango dizuegu.





lunes, 6 de mayo de 2019

2. EGURALDI SAIO

Gaur, maiatzaren 6a da eta guri tokatu zaigu eguraldi grabaketa egitea.
Espero dugu lagungarria izatea.



viernes, 3 de mayo de 2019

ZETARRAK

Patio orduan bisita berezi bat izan dugu. Leia eta Biancak zetarrak, berriro ekarri dituzte. Baina orain askoz handiagoak dira eta batzuk kusku barruan sartuta daude. Aldaketa handia nabaritu dugu eta denbora gutxi barru kuskuetatik tximeletak jaioko dira. Ze polita!


URTEBETETZEAK

Oporretan Ismael eta Endikaren urtebetetzeak izan dira. Gaur Elsa eta Maddi (1. mailakoak) zoriontzeko txartela ematera etorri dira.
Endika eta Ismaeli asko gustatu zaie.



ZORIONAK ENDIKA !!!!

ZORIONAK ISMAEL !!!!

EGURALDI SAIOA



Gaur 2.Bko ikasleak eguraldi aurkez bihurtu gara. Gaurko eguraldi iragarpena zein den jakin nahi baduzu klikatu beheko sarbidean.