Ongi etorri Rontegi Eskolako 2. mailako umeen blogera.

martes, 24 de marzo de 2015

LIBURUTEGIA

Gaur liburutegira joan gara ,irakurritako liburuak aldatzera.Charo liburutegian zegoenez errezago egin dugu. Aitorri tokatu zaio liburuarena kontatzea eta PRIMERAN egin du.
Orain entzun dezakezue.

domingo, 22 de marzo de 2015

ANIMALIAK

Asteartean Gorkak eta Izarok oiloa eta labezomorro animalien informazioa azaldu ziguten. Beti bezala, datu interesgarriak kontatu zizkiguten.Adibidez: 
-oiloak ez du hortzik eta harri txiki batzuk irensten ditu janaria txikitzeko.
-oiloa nahiz eta hegaztia izan ezin du hega egin.
-labezomorroari hezetasuna asko gustatzen zaio.
-labezomorroak denetarik jaten du, baina gehien gustatzen zaiona da hildako animalien haragia...
Primeran egin zuten.
Resultado de imagen de imagen gallina
Resultado de imagen de imagen cucaracha

miércoles, 11 de marzo de 2015

LIBURUTEGIA

Asteartean, Assmak , berak  irakurritako liburua , azaldu zigun.
 
 PRIMERAN egin zuen. Zatitxo 
 bat entzungo duzue.

BISITA

Astelehenean 5. mailako ikasle batzuk bisita bat egin ziguten.Haiek egindako maketak azaldu zizkiguten. Maketak Eguzki Sistemari buruzkoak ziren eta oso ondo egon zen, gu ingurun gai hau ikasten ari garelako. ESKERRIK ASKO!!

martes, 10 de marzo de 2015

ANIMALIAK

Gaur Iciar eta Alejandrok, pailazo arraina eta kameleoiari buruzko informazioa azaldu digute. Gauza interesgarriak kontatu dizkigute, adibidez:
- Pailazo arraina hermafrodita dela.
- Pailazo arrainak ,bizitzeko, anemona bat aukeratzen duela eta betirako izango dela.
- Kameleoiaren mihia itsasgarria dela.
- Kameleoiaren azala kolorez aldatzen dela.

Resultado de imagen de pez payaso imagenes
 
Resultado de imagen de camaleon imagenes

miércoles, 4 de marzo de 2015

ANIMALIAK


                          

Gaur Emmak eta Erlantzek Tarantula erraldoia eta Galapago uharteetako dortokei buruzko informazioa kontatu digute. Azalpen oso interesgarriak izan dira, adibidez: 
-Tarantulak lau pare begi dituela. batzuk egunez ikusteko eta beste batzuk gauez ikusteko, zortzi hanka dituela....
- Galapago dortokek 300 kilo inguru pisatzen dutela, 100 urte baino gehiago bizi direla eta bakarrik uharte horietan bizi direla...

PRIMERAN egin dute. ZORIONAK!
Resultado de imagen de imagenes tortugas galapagos







Resultado de imagen de imagen tarantula gigante