Ongi etorri Rontegi Eskolako 2. mailako umeen blogera.

lunes, 30 de enero de 2017

ARGITXOREN OPARIAK

Gaur arratsaldez, izugarrizko sorpresa izan dugu!!!!
Klasean geunden eta bapatean Tanitek esan digu opari batzuk aurkitu dituela pasabidean. Denok atera gara eta ikusi dugu Argitxoren partez zirela. Hiru opari ziren eta banan-banan irekitzen joan gara.
ESKERRIK ASKO ARGITXO





ASMAKIZUNA

Gaur, atsedenaldi ondoren, hilabete honetako asmakizunaren asmatzailea atera da. Papera Jhasnak atera du eta badakizue norena izan den? Ba... Anderrena (1.A)
ZORIONAK ANDER!!!!! 

Hauek ziren pistak:

1. Animalia bat naiz.
2. Ez dut hezurrik.
3.Oso biguna naiz.
4.Arrastaka nabil
5.Euria egin eta gero ateratzen naiz.
6.Adarrak ditut.
7.Beti soinean daramat etxea.


 ERANTZUNA: BARRASKILOA
 

jueves, 26 de enero de 2017

ANIMALIAK

Aste honetan azaldu diren animaliak TXIMELETA eta INURRIA izan dira. Lan honen arduradunak Olaia,Janire, Walid eta Zuhaitz izan dira.


INURRIAri buruz esan digute:
Resultado de imagen de imagen de hormiga-Inurritegietan bizi direla eta gelaz eta pasadizoz beteta daudela.
-Oso indartsuak direla.
- Janaria aurkitu ondoren, usaina botatzen dutela besteok abisatzeko.
- Erregina, arrak eta langileak daudela.

Resultado de imagen de imagen de mariposaTXIMELETAri buruz esan digute:
-Nektarra xurgatzeko espiritronpa erabiltzen duela.
- Antenen bidez, usaindu, ukitu eta dastatu egiten duela.
- Lau fase ditu: arrautza,larba,krisalida eta tximeleta.
- Tximeleta heldua oso gutxi bizi dela.
- Monarka tximeleta bidaiari ona dela.












LIBURUTEGIA

Gaur, liburutegira joan gara irakurritako liburua aldatzera. Charok bazeukan dena oso ondo antolatuta eta arin egin dugu. Azkenean, Eberrek irakurritako liburuaren laburpena azaldu digu. Liburua asko gustatu zaio eta esan digu merezi duela irakurtzeak.
Izenburua "LIERNI ETA MORROKOA" da




jueves, 19 de enero de 2017

ANIMALIAK

Gaur , animalien informazioarekin hasi gara. Naia, Lidia eta Galoren txandak izan dira.
Naiaren animalia "EULIA" izan da. Gauza oso interesgarriak kontatu dizkigu:
- likidoz elikatzen dela.
- emeak 2000 arrautz erruten dituela.
- bere begiak begi txikiz osatuta daudela.
- Tse tse eulia Afrikan bizi dela eta logfure gaixotasuna eragiten duela.

Lidiak azaldu duen animalia LUR-ZIZAREA izan da. Ikasi dugu:
- lur azpian bizi dela.
- bere gorputza eraztunez osatuta dagoela.
- luzea dela.
- oso onuragarria dela nekazaritzarako, lurrean zuloak egiten dituelako eta horrela ura eta airea sartzen direla.

Hauek dira Olaiak eta Zuhaitzek egindako argazkiak



domingo, 15 de enero de 2017

URTEBETETZEA

Astelehenean, urtarrilaren 9an, Hodeiren urtebetetzea izan zen. Zortzi urte bete zituen. Gelan zoriondu genuen eta ostiralean, 5. mailako ikasle batzuk zoriontzeko marrazkia ekarri zioten.
Hodeiri asko gustatu zitzaion eta eskerrak eman zizkien.
ZORIONAK HODEI!!!!


 

jueves, 12 de enero de 2017

LIBURUTEGIA

Gaur, liburutegira joan gara irakurritako liburua aldatzera. Aldaketa egin eta apuntatu ondoren, Diego saiatu da bere liburuaren laburpena egiten, baina Haizearen laguntza behar izan du. Nahiz eta horrela gertatu, amaiera ez zekiten eta geratu gara nola bukatzen den ipuina jakin gabe.
Liburua zen:" EL SASTRECILLO VALIENTE"
 

miércoles, 11 de enero de 2017

ETIKETAK

Gaur egin dugun kontsumo tailerra azkena izan da: ETIKETAK. Cristinarekin egin dugu eta gauza interesgarriak ikasi ditugu jolasen bidez. Oraindik aurrera produktu bat erostean etiketan agertzen den informazioa irakurriko dugu.

 

martes, 10 de enero de 2017

SUPERMERKATUA

Gaur egin dugun tailerra SUPERMERKATUA izan da.
Hasieran Cristinak elikagaien gurpila azaldu digu.
Gero, taldeka menu bat antolatu dugu eta ikusi dugu osasuntsua den.
Ondoren erosketak egin ditugu. Horretarako 15€ izan ditugu.
Azkenik, Cristinak gauza batzuk komentatu dizkigu:
  • Fruta eta barazkiak hartzeko eskularruak eta poltsak erabili behar ditugula.
  • Erosketa bat egin ondoren tiketa eskatu behar dugula.
  • Dirua eman ondoren, soberan badago, bueltak itxaron behar ditugula.
  • Bueltak jaso ondoren konprobatu behar direla.  

KONTSUMO TAILERRAK- URA

Astean zehar, kontsumo tailer batzuk egingo ditugu. Gaur URA tailerra egin dugu. Esterrek urari buruzko gauza interesgarriak  azaldu dizkigu, adibidez:
  • nondik lortzen dugun ura.
  • zertarako erabiltzen den.
  • nola garbitzen duten ura edangarria izateko
  • ura aurrezteko aholkuak 
Gero, jolas bat egin dugu eta amaieran, materiala eman digu ura aurrezteko aholkuekin.
  

URTARRILEKO ABESTIA

URTE BERRIA ONDO HASI DUGU ... ETA GURE ALAITASUNAREN SEINALE HILABETE HONETAN IKASIKO DUGUN ABESTI EDERRA : PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTSEN   " EGIOZU EUSKARAZ " 

ASKO ABESTU ETA EDERKI PASA DEZAZUELA ABESTIAREKIN !!!


lunes, 9 de enero de 2017

OPARIAK

Gaur goizean, klasera joatean, Gabonetako zuhaitz ondoan Olentzerok utzitako opariak aurkitu ditugu. Pasabidean eseri gara eta opariak ireki ditugu. 
ZELAKO SORPRESA!!!!
Eskerrik asko Olentzero maitea.