Ongi etorri Rontegi Eskolako 2. mailako umeen blogera.

jueves, 19 de enero de 2017

ANIMALIAK

Gaur , animalien informazioarekin hasi gara. Naia, Lidia eta Galoren txandak izan dira.
Naiaren animalia "EULIA" izan da. Gauza oso interesgarriak kontatu dizkigu:
- likidoz elikatzen dela.
- emeak 2000 arrautz erruten dituela.
- bere begiak begi txikiz osatuta daudela.
- Tse tse eulia Afrikan bizi dela eta logfure gaixotasuna eragiten duela.

Lidiak azaldu duen animalia LUR-ZIZAREA izan da. Ikasi dugu:
- lur azpian bizi dela.
- bere gorputza eraztunez osatuta dagoela.
- luzea dela.
- oso onuragarria dela nekazaritzarako, lurrean zuloak egiten dituelako eta horrela ura eta airea sartzen direla.

Hauek dira Olaiak eta Zuhaitzek egindako argazkiak



No hay comentarios:

Publicar un comentario