Ongi etorri Rontegi Eskolako 2. mailako umeen blogera.

jueves, 21 de marzo de 2013

KONTZERTU DIDAKTIKOA


Gaur 2. mailako umeak Barakaldo Antzokira joan gara kontzertu

didaktiko bat entzutera. Barakaldoko musika banda entzun dugu

eta  ekintza bikote atsegin batek aurkeztu du.

Gezurrezko trenez bidaia egin dugu eta trenean erritmo ezberdinak

entzun ditugu :swin, jazz, salsa, txarlestona, rock and roll, disko...

Musika entzuteaz gain, dantza ere egin dugu.

Azkenean, kontzertua pixka bat luzatu da, bi abesti gehiago eskatu

ditugulako.

PRIMERAN PASATU DUGU!!!!!
 




martes, 19 de marzo de 2013

KAKALARDO PILOTAGILEA ETA TXANTXIKU ARRUNTA

Gaur animalien informazioarekin amaitu dugu.

Alde batetik Markelek Txantxiku arruntari buruzko informazioa

azaldu digu eta beste aldetik Ziortzak Kakalardo pilotagileari

buruzkoa aurkeztu digu.

Entzun duguna oso interesgarria izan da, eta hemen gauzarik

interesgarrienak irakurriko dituzue:

- Txantxiku arruntaren emeak 65-80 arrautza isurtzen ditu eta

arrak bizkarrean pilatzen ditu 24 edo 44 egunez.

Aintzinako Egipton sakratuak ziren.

- Kakalardo pilotagileak kaka artean pasatzen du bere bizitza eta

berak baino 200 aldiz gehiago pisatzen duten kaka bolak eramaten

ditu atzeko hankekin.

Hemen argazki batzuk dituzue

domingo, 17 de marzo de 2013

KALABAZAREN ARAZOA

Asteartean 2.A klasean antzerki bat prestatu genuen familien

aurrean. Ezin da esan gurasoen aurrean, amamak, aitonak, neba-

arrebak egon zirelako.

Antzerkian, B.I.E.n egiten dugunez, klase osoak ez du parte

hartzen,baina parte hartzen ez dutenak etortzen dira gure lana

ikustera.

Oso urduri egon arren antzerkia ,orokorrean , ondo atera zen.

Hemen daude Sararen aitak atera zituen argazkiak.



lunes, 11 de marzo de 2013

MARISORGINA

Gaur Sergiok marisorginari buruz hitz egin digu.

Bere azalpenak oso interesgarriak izan dira eta oso

ondo kontatu digu.

Badakizue zein animaliaq den marisorgin?

Hemen duzue




































Hau da bere fitxa:

*Tamaina: 9 cm luze

*Pisua: 60 gr

* Ezaugarriak:

- Gorputza hiru zati nagusitan banatuta dago: burua, toraxa eta

  abdomena.

- Hiru hanka pare ditu.

- Buru txikia du eta begi oso handiak.

* Kolorea: berde-berdea , grisa, arrea.

* Ugalketa: arrautzetatik jaiotzen dira. Emeak 300 arrautz erruten ditu.

* Bizi-itxaropena: urtebete baino ez da bizi.

* Jatekoa: intsektuak eta ornogabe txikiak.

* Bizilekua: Europa erdialdean eta hegoaldean.

 


domingo, 10 de marzo de 2013

MEGAFONIA

Ostiralean Haizeari, Ziortzari eta Florini tokatu zitzaien

aste horretan urteak bete zituztenak zoriontzea.

Oso ondo prestatuta zeukaten, baina mikrofono aurrean

urduritzen gara eta gauzak beste modutan ateratzen dira...

Oso ondo entzun genuen gelatik eta haiek etortzean zoriondu

genituen ondo egiteagatik.

Beti joaten garenean megafoniatik hitz egitera Maite zuzendariak

laguntzen digu eta "opari goxo eta txiki bat" ematen digu.

Eskerrik asko Maite!!
 



 

miércoles, 6 de marzo de 2013

URTEBETETZEA

Gaur Sendoaren urtebetetzea izan da. Zortzi urte beti ditu!!!!!

Klasean abestu diogu betiko abestia eta "poltsatik" kanika arraro

bat eta bira egiten duen gauza bat atera ditu. Guztiei erakutsi

ondoren hasi gara lan egiten.

Batzuk marrazki bat egin diogu, baina oraindik denok ez dugu

amaitu.

ZORIONAK SENDOA!!!!
 
 


lunes, 4 de marzo de 2013

FERRA SAGUZAR TXIKIA

Gaur Yarak Ferra saguzar txikiari buruz hitz egin digu. Informazioa oso ondo azaldu du eta beste gauzen artean hau kontatu digu:

- Tamaina: Hegoen zabalera 25 zentimetro luze.

- Pisua: Emeak 5 gramo inguru eta arrak 6 gramo.

- Ugaztuna da, hegan egiten duen ugaztun bakarra. Bere 
    gorputza ilez estalita dago.

- Lotan igarotzen du negua.

- Kumeak ekainaren erdialdean jaiotzen dira eta amaren esnez elikatzen dira 45 egunez.

- 4 urte inguru bizitzen dira.

- Kobazuloak atsegin ditu.






sábado, 2 de marzo de 2013

IKASLE OHIAK

Ostiralean arratsaldez ikasle ohiak etorri ziren gurekin jolasak

egitera. Hau eskertzekoa da, haien aisialdian egiten dutelako.

Jolasak oso ondo prestatuta ekartzen dituzte eta denbora osoa

gurekin euskeraz hitz egiten dute.

Eskerrik asko lagunak zuen arduragatik.

Hemen daude argazki batzuk une hori gogoratzeko.

UR ZIKLOA

Ostiralean arratsaldez 3. mailako ikasleak etorri ziren gure klasera

UR ZIKLOA azaltzera. Klase osoa etorri zen, baina denok ez zuten

azaldu. Guk esan genien prest gaudela haiek berriro etortzeko.

Azalpenak oso ondo egon ziren eta gainera baliogarria izan zen guk

birpasatzeko , gai hori guk ere ikasi dugulako.

Hemen daude argazki batzuk, ea zuen gustokoak diren.