Ongi etorri Rontegi Eskolako 2. mailako umeen blogera.

sábado, 24 de junio de 2017

AMAIERA

KURTSOA JOAN ZAIGU... eta hauek izan dira azken ekintzak: KULKI ETA GYMKHANA.
PRIMERAKOA IZAN DA AMAIERA.


 OSO ONDO PASA OPORRETAN!!!!!
MUSU HANDI BAT

 



jueves, 22 de junio de 2017

MERENDOLA

Gaur, merendola egin dugu atsedenaldi ondoren. Denon artean jatekoa ekarri dugu klasera eta denon artean jan dugu. Goxo-goxoa zeuden tortillak, bizkotxoak, sandwichak... eta soberan geratu dena bihar jango dugu.
ESKERRIK ASKO GURASO GUZTIOI

 

miércoles, 21 de junio de 2017

EGUZKI SISTEMA

Gizarten Eguzki-sistema ikasi dugu eta hirunaka Eguzki edo planetei buruzko informazioa bilatu eta adostu dugu. Gero VOKI bat prestatu dugu informazio hori azaltzeko. Espero dugu zuen gustokoa izatea. Guk PRIMERAN pasatu dugu vokia sortzen.
Entzun eta ikusi nahi baduzue, klikatu izenaren gainean.



martes, 20 de junio de 2017

GUGGENHEIM

Gaur, kurtso honetako azken irteera egin dugu. Guggenheim museora joan gara. Oso interesgarria izan da bisita .Amaieran gu artistak izan gara eta artelan bat egin dugu.




 

lunes, 19 de junio de 2017

EGUNEROKOA

Aurten, denon artean eguneroko bat idatzi dugu. Denok idatzi ondoren, etxera eraman dugu banan banan ikusteko. Guztiok ikusi dugu eta pentsatu dugu Jhasnari oparitzea. Berari ideia asko gustatu zaio eta esan digu aste honetan gelan utziko zuela , guk zerbait gehiagon idazteko.


 

TRENA

Gaur goizean, sorpresa bat izan dugu atsedenaldira joan baino lehen. Ane agertu da gure klaseetan pastel batekin. Pastelak tren baten forma zeukan eta goxo goxoa zegoen.
Esan digu agurtzeko dela, baina ziur gaude datorren kurtsoan bisita pilo egingo digula.
ESKERRIK ASKO ANE!!!!!!!!!


 

TXANGOA

Ostiralean Abadiñora joan ginen eguna pasatzera. Tailerrak egin genituen eta primeran pasatu genuen.





 

AZKEN IRTEERA - ALLUITZ

PASADAN OSTIRALEAN ALLUITZ NATURA ZENTROAN EGON GINEN.
OSO ONDO PASATU GENUEN !!!






miércoles, 14 de junio de 2017

JOSU BERGARA // EKAINAREN 14an

Gaur bisita berezi bat izan dugu. Josu Bergara abeslaria eskolara etorri da. 1. zikloko ikasle guztiak, musika gelan elkartu gara eta Josuren abestiak entzun ditugu. Abestu ondoren galdera batzuk egin dizkiogu eta klaseko arduradunek opariak eman dizkiote.
Kantatu duen bitartean Josuk galdera batzuk egin ditu eta erantzun dutenei CD bat eman die. 
Gaur Linaren urtebetetzea izan denez abestu diogu eta Josuk CD bat oparitu dio. Zelako zorte!!!!!
ZORIONAK LINA!!

ESKERRIK ASKO JOSU GUREKIN EGOTEAGATIK!!!!


martes, 13 de junio de 2017

URTEBETETZEAK

Pasa den astean, gure gelan (2.A) hiru urtebetetze egon ziren: Lander, Leire eta Gemmarenak . 2.B klaseko Aner eta Oihane etorri ziren zoriontzeko txartelak ematera. Asko gustatu zitzaien, argazkian ikusten den moduan.
ZORIONAK NESKAK ETA MUTILA!!!!!


miércoles, 7 de junio de 2017

BISITA

Gaur, Miriam (2.B klasekoa) gure klasera etorri da. Berak,taulak ikasteko truko bat pentsatu du eta guri azaldu digu. Oso interesgarria izan da bere azalpena eta praktikan jarriko dugu. 
ESKERRIK ASKO MIRIAM!!!!!

 

PLANETAK

KAIXO!!!!

2.B GELAKO IKASLEAK PLANETEKIN VOKI BAT EGIN DUGU.
PLANETEN IZENEN GAINEAN KLIK EGINDA IKUSI AHAL IZANGO DITUZUE
ESPERO DUGU GUSTOKO IZATEA











lunes, 5 de junio de 2017

8. ASMAKIZUNA

Gaur, maiatzean landu dugun asmakizunaren asmatzailea atera da. Estherrek papera atera du:
  • mutil batena
  • 1.A mailakoa
  • bere izena "J" hasten da.
Badakizue norena izan den papera? Ba...Justinena.

ZORIONAK JUSTIN!!!!!




Hauek dira pistak, ea zuek asmatzen duzuen:
  1. Bere ilea berdea da.
  2. Altua eta argala da.
  3. Ez du ez hankarik ez besorik.
  4. Lurra, eguzkia eta ura atsegin ditut.
  5. Kanpotik eta barrutik laranja da.
  6. Porrusaldarako erabiltzen da.
  7. Untxien laguna da.
ZER DA? Ba... AZENARIOA

domingo, 4 de junio de 2017

URTEBETETZEAK

Aste honetan, urtebetetzeak zoriontzea gure ardura izan da. Zozketa egin ondoren, Leire eta Inesi burutzea tokatu zaie eta primeran egin dute.
Hasieran megafoniatik esan dute eta gero, Jhasna eta Xabiren laguntzarekin,txartelak banatzen egon dira. Nahiz eta asko izan, ume guztiei eman diete. Umeen artean, gure klaseko Alaine egon da.
ZORIONAK ALAINE!!!!
 
Posiblea da hemen ikustea 

 PRIMERAN LEIRE ETA INÉS!!!!

jueves, 1 de junio de 2017