Ongi etorri Rontegi Eskolako 2. mailako umeen blogera.

sábado, 28 de febrero de 2015

BISITA BAT

Ostiralean arratsaldez, bisita bat izan genuen. 5. mailako ikasleak  klasera etorri ziren eta ingelesez abestu zuten. PRIMERAN egin zuten. Nahi baduzue entzun.
 

URTEBETETZEAK

Ostiralean, Emmak eta Alejandrak lan pilo izan zuten. Alde batetik, goizez , megafoniatik hitz egin zuten ikasle batzuk zoriontzeko  eta beste aldetik, arratsaldez, zoriontzeko txartelak banatzen egon ziren.Nahiz eta izugarrizko lana izan,hemen ikusten den bezala, oso gustora egin zuten.

ASMAKIZUNA

Ostiralean, 1. eta 2. mailetako neskak eta mutilak pasabidean bildu ginen, otsailaren asmakizunaren papera ateratzeko. Aprobetzatu genuen Jone han zegoela eta berak papera atera zuen. Hilabete honetako asmatzailea MICHELE izan da, 2.B mailakoa.
ZORIONAK MICHELE!!!
Erantzuna BARRASKILOA zen

martes, 24 de febrero de 2015

LIBURUTEGIA


Gaur,nahiz eta Charo gaixorik egon,  liburutegira joan gara liburuak aldatzera. Mikel irakurri duen liburua azaltzen saiatu da. Liburuaren izenburua "Ehunzango dantzaria" da. Oso argi ez zaigu geratu zeri buruz zen.

lunes, 23 de febrero de 2015

URTEBETETZEAK

Larunbatean, Aitorren  urtebetetzea izan zen eta gaur Danirena izan da.
 ZORIONAK MUTILAK!!!

ANIMALIAK

Gaur Ikerrek eta Alejandrak eulia eta kukuaren informazioa kontatu digute.Gauza interesgarriak azaldu dizkigute, adibidez: nolakoak diren euliaren begiak, zer nolako janaria jaten duen euliak, kukua oso tranpatia dela bere arrautsak beste txorien habietan uzten, kukuek udan Afrikara joaten direla 9000 km egiten...
Hemen daude haien bideoak.




sábado, 21 de febrero de 2015

GUGGENHEIM

Asteartean, Guggenheim museora joan ginen.Bidaia metroz eta oinez egin genuen. Museo barruan, nahiz eta  bi taldetan egon  ibilbide berdina egin genuen. Monitoreen azalpenak oso interesgarriak izan ziren eta bisita amaitzeko tailer bat burutu genuen.
Ateratako argazkiekin hau prestatu dugu. Espero dugu zuen gustukoena izatea.



Museo barruan argazkiak ateratzea debekatuta dagoenez ez duzue jakingo ikusi genuena.

miércoles, 18 de febrero de 2015

ANIMALIAK



Asteartean, Aitanak eta Aingeruk, marisorgin eta arrabioari buruzko informazioa kontatu ziguten. Oso interesgarria izan zen    eta primeran egin zuten.
Resultado de imagen de imagen salamandra
Resultado de imagen de imagen mantis religiosa

lunes, 16 de febrero de 2015

INAUTERIAK

Ostiralean INAUTERIAK ospatu genituen. Hemen ikusten da parte hartzeko prest gaudela.





Ama batzuei esker mozorroak oso dotore geratu ziren.
 MILA ESKER !

URTEBETETZEA

Igandean, 15ean, Iciarren urtebetetzea izan zen. Ostiralean, Paola eta Markel ( 4.B mailakoak)  Iciar zoriontzera etorri ziren.
Iciarri asko gustatu zitzaion.















ZORIONAK!!!!!
Resultado de imagen de imagen torta de cumpleaños con velas

martes, 10 de febrero de 2015

LIBURUTEGIA

Gaur liburutegira joan gara liburuak aldatzera. Hartu dugun liburua euskeraz da eta bi aste izango ditugu irakurtzeko.
Liburutegira joaten garenean ikasle batek besteei kontatzen digu berak irakurritako liburua. Aste honetan Izarori tokatu zaio.
 Izan da "El día del humo", El árbol sabio bildumarena.

 

ANIMALIAK

Gaur Garazik eta Shannonek "Kakalardo pilotagilea" eta "Pelikano"ari buruzko informazioa kontatu digute. Gauza harrigarriak azaldu dizkigute. Adibidez, kakalardo pilotagileak kaka jaten duela edo pelikanoaren mokoa behekaldean malgua dela.
Biok oso ondo egin dute , baina amaieran nekea nabaria izan da.

Resultado de imagen de imagen escarabajo pelotero

Resultado de imagen de imagen pelicano

domingo, 8 de febrero de 2015

ANIMALIAK

Aste honetan Marinak eta Mikelek animalien informazioa azaldu digute. Marinak "Txantxiku arrunta" aurkeztu digu eta Mikelek "Xibarta balea".
Oso ondo egin dute biok, baina Mikelek oso baxu hitz egin duenez, bideoan ez da ezer entzuten. Bere bideoa ordez argazkia egongo da.

Resultado de imagen de imagen sapo partero

lunes, 2 de febrero de 2015

MOZORROAK

Inauteriak heltzear daudenez, hasi gara mozorroak prestatzen.
Eguerdian, ama talde bat bildu da eta jotake lanean ibili dira .
Lan pilo egin dute. 
ESKERRIK ASKO!!!!




 

ASMAKIZUNA

Gaur, patio ondoren, Gabrielek urtarrileko asmakizunaren asmatzailea atera du. 1. B mailako neska bat izan da: Josune.
Zorionak!!!