Ongi etorri Rontegi Eskolako 2. mailako umeen blogera.

jueves, 28 de febrero de 2019

EKOSISTEMA 4

Gaur, gelan bisitak izan ditugu.
Hasieran 4.A mailakoak etorri dira eta taldeka gure azalpenak entzun dituzte.






Gero, 6.B mailakoen bisita izan dugu, haiei ez diegu ezer kontatu.





Azkenean, gurasoen bisitarekin amaitu dugu. Haiei ez diegu atera argazkirik. Haiek guri eta gure maketei atera dizkigute.
Guztiek esan digute maketak primeran daudela eta asko gustatu zaizkiela.
ESKERRIK ASKO GURE LANA BALORATZEAGATIK. 

 

URTEBETETZEA

Larunbatean, Albaren urtebetetzea izango da. 8 urte beteko ditu !!!
Eta gaur, 3. mailako Nagorek eta Diegok zoriontzeko txartela eman diote. Albari asko gustatu zaio.



 ZORIONAK ALBA!!!!!
 

MEGAFONIATIK

Hilabete honetako asmakizuna Michellek asmatu du. Berak, Ismael aukeratu du eta biok megafoniatik asmakizuna irakurri dute.
OSO ONDO EGIN DUTE!!!!



miércoles, 27 de febrero de 2019

EKOSISTEMAK 3

MAKETAK AMAITUTA DAUDE!!!!!
BIHAR, ZUZENEAN IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUZUE.
BAINA HEMEN ARGAZKI BATZU DITUZUE.





lunes, 25 de febrero de 2019

ESKERRIK ASKO

"Ekosistemak" gaiarekin amaitu dugu eta zuek ekarritako materiala ezinbestekoa izan da gure lana burutzeko.
MILA ESKER


 

EKOSISTEMAK 2

Gaur, arratsalde osoan, maketak prestatzen egon gara.
Bigarren pausoa eman dugu eta aurrerapena nabaria izan da.
Bihar jarraituko dugu.


 

ASMAKIZUNA

Atsedenaldi ondoren, gure pasabidean bildu gara eta otsaileko asmakizunaren erantzunaren papera Leirek atera du.
Badakizue norena izan da? Ba...Michellerena (2. A klasekoa)
 

ZORIONAK MICHELLE!!!!!

 

 Pistak hauek izan dira:
- Jolasteko erabiltzen da.
- Kolpe asko jasotzen du.
- Batzuetan zulatzen dute.
- Boteak egiten ditu.
- Kolore askotakoa da.
- Neurri askotakoa da.
- Kiroletan erabiltzen da.

Erantzuna:    PILOTA  //  BALOIA

viernes, 22 de febrero de 2019

EKOSISTEMAK 1.

Ekosistemak lantzen amaitu dugu eta gaur maketak antolatzen hasi gara.Talde bakoitzak ekosistema baten maketa egingo du eta hauek izango dira:
1. OIHANA
2. BASOA
3. ITSASOA
4. POLOAK
5. BASAMORTUA

Gaur lehenengo pausoa eman dugu.



 

URTEBETETZEA

 
Igandean, Oierren urtebetetzea izango da, 8 urte beteko ditu!!!!
Gaur, 4. mailako Andoni eta Janire, klasera etorri dira zoriontzeko txartela ematera. Oierri asko gustatu zaio.




ZORIONAK OIER!!!!!
 

ANIMALIAK

Gaur, Alba eta Lunaren txanda izan da.
Albak "XIBARTA BALEA"ren informazioa azaldu digu. Entzun ondoren, guk uste dugu daturik bitxienak hauek direla:
- Bere tamaina, 19 m luze.
- Bere pisua, 36 tona ( 36000 kilo)
- Ordu erdiz egon daitekela ur azpian, arnasarik hartu gabe.
- Bere kolorea beltza eta zuria dela.
- Kumea jaiotzen denean oso handia dela (1000 kilo) 












Lunak azaldu digun animalia "ARRABIOA" izan da.
Gauza interesgarriak aipatu ditu eta gure ustez hauek dira bitxienak:
- Emeak arrautzak barruan gordetzen dituela eta gero kumeak gorputzetik ateratzen direla.
- Poroetatik likido zuri bat isurtzen duela.
- 20 urte inguru bizi dela.
- Kolore biziak eta deigarriak dituela.
- Bere azal biluzia.



 Biok oso ondo egin dute.
ZORIONAK!!!!




 Datorren astean ez dugu egingo, hurrengoan gehiago.

martes, 19 de febrero de 2019

EGUN BEREZIA

Gaur, egun oso berezia izan dugu.
GOIZEZ
Bilboko Guggenheim museora metroz joan gara. 
Museora sartu baino lehen, Pupirekin argazkiak atera ditugu.
 



 Barruan monitore batekin egon gara eta berarekin bideo bat ikusi dugu, museoko formak aztertu ditugu, koadro batzuk begiratu ditugu eta amaieran tailer bat egin dugu.

Dena primeran egon da!!!!!















ARRATSALDEZ
Javi atezainaren bisita izan dugu. 2A, 2B eta 2.Cekoak gela batean bildu gara eta Javik Euskal Inauterietako pertsonai batzuei buruzko informazioa azaldu digu, batez ere, JOALDUNEI buruzkoa.
Berak egindako bideoak eta argazkiak aztertu ditugu eta gure galderak eta zalantzak argitu dizkigu.

ESKERRIK ASKO JAVI!!!!! 




 
 

viernes, 15 de febrero de 2019

ANIMALIAK

Gaur, Izan eta Kirianen txanda izan da.
Izanek "TARANTULA ERRALDOIA"ren informazioa azaldu digu.
Gure ustez ezaugarririk bitxienak hauek izan dira:
- Lau begi pare duela.
- Bere tamaina (30 cm)
- Emeak arrak baino gehiago bizi direla.
- Ahotik gertu dituen letaginak.
- Bere odola urdina dela.





Kirianek "OILOA"ri buruz hitz egin digu.
 Gure iritziz hauek izan dira daturik bitxienak:
- Hortzik ez duela eta harri txikiak irensten dituela.
- Munduan 13000 milioi oilo baino gehiago daudela.
- Oilarrak gandor handi bat duela.
- Jaiotzen direnean txikiak direla.
- Nahiz eta hegaztia izan, ez duela hegan egiten.

Biok oso ondo egin dute.
ZORIONAK!!!
Datorren astean gehiago.

 

MAFALDA

Gaur, Dominiquek liburu bat ekarri du klasera. Liburuaren protagonista Mafalda da eta esan digu neskari zopa ez zaiola gustatzen.
Liburuan komiki txikiak agertzen dira eta zuri beltzez daude.
 

LANDAREAK

Gure landareak asko hazi dira. Gaur zozketak egin ditugu , nork eramango zituen etxera erabakitzeko.
Argazki hau astelehenean atera genuen, baina orain landare guztiak handiago daude.

 

ANTZERKIA

Asteartean arratsaldez, antzerkira joan ginen. Antzezlanaren izenburua INODIK INORA zen eta postarien lanari buruzkoa zen.
Batzuen gustokoa izan zen, baina beste batzuei ez zitzaigun gustatu.

 

viernes, 8 de febrero de 2019

ANIMALIAK

Aste honetan, Azahara eta Dominiquen txanda izan da.
Azaharak IZOKIN ARRUNTARI buruz hitz egin du eta guretzat daturik berezienak hauek izan dira:
- Ematen dituen saltoak. 
- Bidaia luzea egiten duela, jaio zen errekara itzultzeko.
- 100 cm (1 m) luze izaten dela. 



Dominiquek TXIPIROI ERRALDOIA ri buruzko informazioa azaldu digu eta guretzat bereziena hau izan da:
- Bere begiak oso handiak direla ( 25cm).
- Ornogaberik handiena dela.
- Bere garroak oso luzeak direla.
- Arriskuan dagoenean tinta beltza botatzen duela.



 Oso ondo egon da. Datorren astean gehiago!!!!!

GAUZA BEREZIAK

Aste honetan, denok liburuak, informazioa, aldizkariak, animaliak... ekartzen hasi gara. Baina Dominiquek eta Ekaitzek ekarri dutena oso berezia izan dela uste dugu.
Dominiquek koadro bat ekarri du. Pasa den astean BECen egin zuen tailer batean. Oso polita.


Ekaitzek ekarri duen liburuan linterna magiko bat dago eta ikusi dugu nola egiten duen magia. Oso interesgarria.

 Eskerrik asko hainbeste gauza ekartzeagatik!!!!!

sábado, 2 de febrero de 2019

HAZIAK LANDATZEN

Gaur arratsaldez, Haizeak ekarritako haziak landatzen egon gara.
Binaka, lorapote berezi hauetan ura bota dugu eta 5 minutu pasa ondoren, sortutako lurrean, haziak bota ditugu eta txartela 
( landarearen izenarekin) jarri dugu .
Klaseko baratzea antolatu dugu. Orain zer gertatuko den ikusten joango gara.