Ongi etorri Rontegi Eskolako 2. mailako umeen blogera.

viernes, 15 de febrero de 2019

ANIMALIAK

Gaur, Izan eta Kirianen txanda izan da.
Izanek "TARANTULA ERRALDOIA"ren informazioa azaldu digu.
Gure ustez ezaugarririk bitxienak hauek izan dira:
- Lau begi pare duela.
- Bere tamaina (30 cm)
- Emeak arrak baino gehiago bizi direla.
- Ahotik gertu dituen letaginak.
- Bere odola urdina dela.





Kirianek "OILOA"ri buruz hitz egin digu.
 Gure iritziz hauek izan dira daturik bitxienak:
- Hortzik ez duela eta harri txikiak irensten dituela.
- Munduan 13000 milioi oilo baino gehiago daudela.
- Oilarrak gandor handi bat duela.
- Jaiotzen direnean txikiak direla.
- Nahiz eta hegaztia izan, ez duela hegan egiten.

Biok oso ondo egin dute.
ZORIONAK!!!
Datorren astean gehiago.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario