Ongi etorri Rontegi Eskolako 2. mailako umeen blogera.

domingo, 21 de junio de 2015

ARGITXO EGUNA

Ostiralean, kurtso honetako azken eguna ospatu genuen. Ekintza asko antolatu ziren: disko txiki, gymkana, askaritxoa eta 6. mailakoen agurra. Primeran pasatu genuen eta hemen ikusiko duzue.

ASMAKIZUNA

Ostegunean, azken asmakizunaren asmatzailea atera zen. Charok (liburutegikoa)  papera atera zuen eta badakizue norena zen? Ba... Naroarena (2.A) zen.Hauek ziren pistak:
  • Ipuin askotan agertzen da.
  • Beltzez jantzita ibiltzen da.
  • Erratza bat dauka.
  • Zaharra eta itsusia da.
  • Sudurrean garau handi bat du.
  • Oso bihurria da.
  • Sorginkeriak egiten badaki.  
ZER DA?
BA... SORGINA
Naroak Izaroren laguntzarekin megafoniatik esan zuen.

miércoles, 17 de junio de 2015

AZKEN TXANGOA

Gaur 2. mailako azken txangoa burutu dugu.Plentziako metro geltokiraino autobusez joan gara eta hemendik hondartzara oinez . Hondartzara ailegatzean, 1. bokata jan dugu eta arearekin jolastu dugu.
Gero motxilak hartu eta Gorlizera joan gara.Hemen 2. bokata jan dugu, parkean jolastu dugu, izozki bat dastatu dugu...eta berriro autobusera.
Eguna oso ondo pasatu dugu!
Hemen ikus dezakezue.

sábado, 13 de junio de 2015

URTEBETETZEAK

Aste honetan , urtebetetzeak zoriontzea guri (2.A) tokatu zaigu.
Arduradunak lan hau egiteko, Shannon eta Iker izan dira.Haiek megafoniatik urteak bete dituztenak zoriondu dituzte eta gero klasez klase zoriontzeko txartelak ematen joan dira. Oso ondo egin dute. Hemen ikusiko duzue.
 

sábado, 6 de junio de 2015

BERRIAK

Aste honetan, Danari, Diegori eta Alejandrori berria kontatzea tokatu zaie. Oso ondo egin dute eta haiek azkenak izan dira ekintza hau egiten. Espero dugu zuen gustukoa izatea. Hemen ikus ditzakezue.