Ongi etorri Rontegi Eskolako 2. mailako umeen blogera.

lunes, 25 de febrero de 2013

NILOKO KROKODILOA

Gaur Olatzek Niloko krokodiloari buruz hitz egin digu klasean.

Oso interesgarria izan da eta oso ondo azaldu du.

Hauek dira berak esan dituen datu batzuk:

- Bost metro luze izaten da normalean.

- Batez beste, 225 kilo pisatzen du, baina 700 kilo pisatzea

  posiblea da.

- Begiak eta sudur gorputzaren goialdean ditu.

- Bere begiak berde-berdeak dira.

- Entzumena bikaina du.

- Letagin zorrotzak ditu, guztira 64-68 hortz.

- Primeran kamuflatzen da.

- 70- 100 urte bitartean bizi daiteke.

Primeran Olatz!!!
 
 








ASMAKIZUNA

Ostiralean, hilabete honetako asmakizunaren erantzunaren

papera Erlantzek atera zuen. Asmatzailea EIDER 1.B taldekoa

izan zen.

Hau da asmakizuna:

Hankak ditu
 
baina ez da ibiltzen,
 
ezta ni ere
 
gainean banaiz esertzen.
 
Zer da?
 
AULKIA

Eta hemen dituzue ateratako argazkiak




lunes, 18 de febrero de 2013

ANIMALIAK

Gaur, Florinek Galapago uharteetako dortokari buruzko

informazioa azaldu digu.

Badakizue

__bi metro luze eta 300 kilo inguru pisatzen duela?

__ordu batean 250 metro ibiltzen dela?

__egunero 16 ordu ematen dituela lotan?

__100 urtetik gora bizi daitekeela?

__bakarrik Galapago uharteetan bizi dela?

INTERESGARRIA IZAN DA BENETAN !!!






sábado, 9 de febrero de 2013

MOZORROAK

"MUSIKA MOTA EZBERDINAK"
 
Hau izan da kurtso honetako gaia mozorroak prestatzeko. Ziklo
 
bakoitzean aukeratu da mota bat eta beitu emaitza zein izan den.
 
 


INAUTERIAK

Azkenean ailegatu dira INAUTERIAK!!!
 
Nahiz eta eguraldi txarra baino txarragoa izan, ospatu ditugu.
 
 
Dantza gimnasioan egin dugu baita txokolatea ere. Gurasoek
 
 
ezin izan dute ikusi, baina beste gauza ez zen posible izan.
 
 
Alde horretatik penagarria izan da, baina gu oso ondo pasatu dugu
 
 
gure mozorroekin. Hau konprobatzeko hemen dituzue argazkiak.
 
 


jueves, 7 de febrero de 2013

URTEBETETZEA

Gaur Aritzen urtebetetzea izan da. Goizez abestu diogu

ZORIONAK ZURI.

Ondoren berak aukeratu ditu kanika laranja eta biratzen duen

tramankulu urdin bat.Guztiei erakutsi dizkigu eta guk marrazki bat

egin diogu (batzuk oraindik amaitu gabe daude).

Bederatzi urte bete ditu, baina ez da klaseko mutilik handiena.

ZORIONAK  ARITZ
 
 


miércoles, 6 de febrero de 2013

URTEBETETZEA

Atzo Florinen urtebetetzea izan zen.

Bederatzi urte bete zituen eta oso pozik egon zen.

Denok zoriondu genuen eta marrazki bat egin genion.

ZORIONAK FLORÍN!!!
 

martes, 5 de febrero de 2013

INAUTERIAK

Atzo mozorroak egiten amaitu genuen. Amek eta aita batek

izugarrizko lana egin zuten eta haiei esker pentsatzen genuen baino

lehenago lana burutu zen.

Mozorroak oso politak geratu dira.

Ostiralean arratsaldez eskolako patioan ( eguraldia ondo portatzen

bada) ikusiko dituzue.
 
Hemen daude atzo atera ziren argazki batzuk.











AMAK ETA AITAK, ESKERRIK ASKO ZUEN LAGUNTZAGATIK!!!!!!




ANIMALIAK

Gaur Sendoak pelikanoari buruzko informazioa kontatu

digu. Andereñoaren laguntzarekin azaldu digu zenbat

neurtzen eta pisatzen duen, zer jaten duen, non bizi den...

Oso interesgarria izan da benetan!

OSO ONDO SENDOA


domingo, 3 de febrero de 2013

JOLASAK PATIOAN

Otegunean, patio orduan, jolasak izan genituen.

Ikasle gehienek antolatuta zeuden jolasetan parte hartu zuten,

baina beste batzuk haien jolasak prestatu zituzten.

Berdin da nola, inportanteena JOLASTEA da.

JARRAITU JOLASTEN ETA ONDO PASATZEN!!!!



1.ZIKLOKO ASMAKIZUNA

Ostegunean, atsedenaldi ondoren, Sara eta Enara zuzendaritzara

joan ziren megafoniatik hitz egitera.1. zikloko asmakizuna irakurri

zuten eta bere erantzuna ere esan zuten.

Primeran etera zitzaien, nabaritu zen aldez aurretik prestatu zutela.

ZORIONAK ENARA ETA SARA!!!