Ongi etorri Rontegi Eskolako 2. mailako umeen blogera.

martes, 25 de diciembre de 2018

OLENTZERO EGUNA

Azkenean, Olentzeroren eguna ailegatu da eta gauza asko izan dugu: kalejira, merendola, Olentzeroren bisita ...






GABON ZORIONTSUAK IZAN ETA LASTER ARTE.


domingo, 23 de diciembre de 2018

AZKEN ASTEA

2018. urteko azken astea oso berezia izan da.
1. Abenduko asmakizunaren papera Leirek atera du eta irabazlea Aritz (2.C klasekoa) izan da.


 ZORIONAK ARITZ!!!!

2. Dominiquek liburu bat ekarri du : "El Principito".
Zertarako? Ba... denok ikusteko erromatar zenbakiak agertzen direla.




3. Postalen trukaketa egin dugu. Guk Nerearen ikasleei postal bat idatzi diegu eta Mariviren ikasleek guri idatzi digute.








4. Olentzeroren gutuna idatzi dugu eta postontzian bota dugu.
















5. Haur Hezkuntzara URKI abestia dantzatzera joan gara.



 6. Gimnasioan 5. eta 6. mailakoek, IDOIAREN laguntzarekin, ikuskizun bat prestatu digute.
PRIMERAN EGON DA!!!



 

INFORMAZIOA

Azken hilabetean, "Lehen gizakia" proiektua landu dugu eta oso lagungarria izan da ikasle batzuk ekarritako materiala.
























Eskerrik asko neskak eta mutilak !!!!

domingo, 16 de diciembre de 2018

JOSU BERGARAREN BISITA

Ostiralean, abenduaren 14an, bisita oso berezi bat izan genuen.Badakizue nor etorri zen? Ba... Josu Bergara abeslaria.
Azaroan, "Nora zoaz, nora goaz" abestia landu genuen eta Josuri eskatu genion eskolara etortzea. Baietz esan zigun eta ostiralean ezagutu genuen.
Oso jatorra, atsegina eta pazientzia handikoa da.
Hemen  laburpen txiki bat ikus dezakezue . Espero dugu zuen gustukoa izatea.






Eskerrik asko zure denbora gurekin partekatzeagatik!!!

sábado, 15 de diciembre de 2018

OPARIAK

Alba, eskolatik kanpo, musika klasera joaten da eta aste honetan klasera opari batzuk ekarri dizkigu. Pua eta izar batzuk gure artean banandu ditu.

 
Eskerrik asko Alba gutaz gogoratzeagatik!!!

ATLETA

Gure gelan atleta ospetsu bat dugu. Egunkarietan agertu da.
Hemen bere argazkia dago. Nor da?
 Ba... Dominique txapelketa batean parte hartzen.

OSO ONDO Dominique, jarraitu horrela!!!!

URTEBETETZEA

Abenduaren 8an, Alexen urtebetetzea izan zen. Beti bezala, zoriontzeko txartela jaso zuen eta 2.C mailako Paula eta Ismaeli tokatu zitzaien ematea.


ZORIONAK ALEX!!!!!
 

lunes, 3 de diciembre de 2018

EUSKARA EGUNA

Gaur, abenduaren 3a, EUSKARA eguna ospatu dugu.
Eskolan, denon artean eta gure eskuak erabiliz, marrazki bat osatu dugu.
Oso polita geratu da eta nahi baduzue eskolako patioan ikus dezakezue. 
 

jueves, 29 de noviembre de 2018

ELIKAGAIEN BILKETA

Gaur, Lander eta Aingeru ( 6. mailako ikasleak) klasera etorri dira, egingo duten proiektua azaltzera.
Abenduaren 10etik 12ra, elikagaien bilketa egingo dute: azukrea, arrain kontserbatuta, hauts txokolatea, olioa, prestatutako barazkiak...
Eskatu digute parte hartzea. Nola? Ba... haiek aipatu dituzten elikagaiak ekartzen.
ESKERRIK ASKO

 

lunes, 26 de noviembre de 2018

DENBORAREN MAKINA

Arratsaldez, denboraren makina programatu dugu eta iraganera joan gara, 70 urte atzera gutxi gora behera.
Garai horretan, nolakoa zen bizitza jakiteko, bisita berezi batzuk izan ditugu. Klasera 3 aitona-amona etorri dira eta beste aitona-amonak ordenadorean, bideo baten bidez, egin dute.
Azalpen pilo eman digute eta oso gustora egon gara.



















ESKERRIK ASKO ZUEN DENBORA GUREKIN PARTEKATZEAGATIK

ASMAKIZUNA

Gaur, azaroaren asmakizunaren asmatzailea atera da. Oianek (andereñoa) paper bat atera du eta badakizue norena izan den? Ba... Jagoarena, 2.B klasekoa.
Hauek ziren pistak:
1.- Janaria da.
2.- Borobila da.
3.- Tomatea jartzen zaio.
4.- Gazta ere botatzen zaio.
5.- Bere izena italieraz da.
6.- Telefonoz ere eskatzen da.
7.- Azpian opila du.

Zer da?
PIZZA da.
Asmatu duzue?

ZORIONAK JAGOA!!!!


 




domingo, 25 de noviembre de 2018

AZAROAREN 25a

Denok dakizuenez, azaroaren 25ean 
EMAKUMEEN INDARKERIAREN KONTRAKO EGUNA
ospatzen da eta guk eskolan, horren inguruan ekintza ezberdinak egin ditugu.

Hemen duzue asko gustatu zaigun abesti bat. KLIKATU marrazki gainean eta entzungo duzue
https://youtu.be/alE3CYQoE7I

DENBORAREN MAKINA

Ostiralean arratsaldez, denboraren makina egiten hasi ginen .
Arratsalde osoan jotake egon ondoren, bukatutzat eman genuen.
Astelehenean, nola geratu zaigun ikusiko duzue. Asko gustatuko zaizuela pentsatzen dugu.



URTEBETETZEAK

Aste honetan, urtebetetzeak zoriontzea guri tokatu zaigu.
Megafoniatik esatea nahi zutenen artean zozketa bat antolatu genuen eta... Dominiquek eta Izanek irabazi zuten.
Ostiralean, patiora joan baino lehen megafoniatik esan zuten, Yolandaren laguntzarekin eta atsedenaldia amaitu ondoren, zoriontzeko txartelak banatzen egon ziren.


Dominique eta Izan izugarrizko lana egin duzue.
 ESKERRIK ASKO
 

jueves, 15 de noviembre de 2018

DENBORAREN MAKINA

Denboraren makina egin nahi dugu.
Binaka makina bat marraztu eta margotu dugu. Horretaz aparte makinari izena jarri diogu.
Gero, aukeratzeko gehien gustatzen zaiguna, bozketa bat egin dugu. Zaila izan da, baina batek botu pilo izan ditu, Albak eta Markelek egindakoa.
Hau da
Eta hauek izan dira besteen lanak

 ORAIN ERAIKI BEHAR DUGU!!!!!!!

lunes, 12 de noviembre de 2018

ZIENTZIA ASTEA

Asteburu honetan, Bilbon zientziaren inguruan ekintza bereziak burutu dira. Gure Alazne Bilbon egon da eta zientzialari bihurtu da. Begiratu ze dotore dagoen!

 

jueves, 8 de noviembre de 2018

GIZA GORPUTZA

Gaur, 3.A mailakoak gure pasabidera etorri dira, giza gorputzari buruzko azalpenak entzutera.
Hasieran urduri egon gara, baina gero lasaitu gara.
Gaur, ez dugu bukatu eta bihar 1. taldekoak (arnas aparatua) haien klasera joango dira azalpenekin amaitzeko.
Gaur, egin duguna oso ondo atera zaigu eta bihar egingo dutena PRIMERAN! aterako zaie.

 

DORRE MADARIAGA

Pasa den astean, Dorre Madariagara joan ginen.

 Hasieran, hiru ekintza ezberdinak egin genituen:

- ESPERIMENTU BAT 


- ZER DEN BIODIBERTSITATEA IKUSTEA

- PRISMATIKOEKIN BEGIRATZEA

 Gero lehenengo bokata jan genuen


 Ondoren, hondartzara joan ginen.

 Azkenean, 2. bokata jan genuen eta Barakaldora itzuli ginen


 PRIMERAN PASATU GENUEN!!!!!!!

 

martes, 6 de noviembre de 2018

BISITA

Gaur, Naroak eta Eiderrek (2.C) bisita bat egin digute. 
Naroa mendian egon da eta orkatz baten adar txiki bat aurkitu du.
Klasera ekarri du guk ikusteko eta ukitzeko.
Eskerrik asko ekartzeagatik !!!! 

 

LIBURUAK ETA MATERIALA

Aste honetan gure lehenengo proiektua  " Nolakoak gara barrutik?" amaituko dugu.
Informazioa bilatzeko,bitxikeriak irakurtzeko eta marrazkiak-argazkiak ikusteko, gure klaseko ikasle batzuk etxetik liburuak edo materialak ekarri dituzte.
ESKERRIK ASKO, OSO LAGUNGARRIA IZAN DA  !!!!!