Ongi etorri Rontegi Eskolako 2. mailako umeen blogera.

miércoles, 29 de abril de 2015

BERRIAK

Gaur Shannonek eta Aitanak haien berriak kontatu dizkigute.Interesgarriak izan dira. Hemen ikus ditzakezue.



 

martes, 28 de abril de 2015

KALABAZAREN ARAZOA

Gaur arratsaldez, antzerki bat antzeztu dugu 5 urtekoen aurrean eta gure gurasoen aurrean. Nahiz eta urdurik egon ikusleei gustatu zaie.
Hemen ikus dezakezue nola egin dugun.

 

LIBURUTEGI

Gaur, hamabost egunero bezala, liburutegira joan gara liburuak aldatzera. Gaur neska bati tokatzen zitzaion irakurritako liburua kontatzea, baina etorri ez denez, Diegok berea kontatu digu. Oso ondo egin du. Hemen ikus dezakezue.




jueves, 23 de abril de 2015

BERRIAK

Gaur Emmak, Aingeruk eta Marinak , haiek prestatutako berriak kontatu dizkigute. Primeran egin dute!
Hemen ikus dezakezue



















 

miércoles, 22 de abril de 2015

URA

Gaur gure azken tailerra egin dugu: URA.
Aiala izan da gure monitorea eta gauza interesgarriak kontatu dizkigu:
- Munduan ur geza eta ur gazia dagoela.
- Uraren zikloa.
- Nola erabili behar dugun ura.
- Ura erabiltzeko garbi egon behar dela
- ...

Gero jolas bat egin dugu eta amaitzeko materiala eman digu uraren zikloari buruzko "montaje" bat egiteko.

Hemen dena ikusiko duzue.

LITXARRERIAK

Gaur, kontsumo bigarren tailerra egin dugu: LITXARRERIAK edo golosinak.
Izan dugun monitoreak (Aiala) azaldu digu:
- ez direla beharrezkoak
- oso osasuntsuak eta naturalak ez direla
- zer erabiltzen duten egiteko
-...
Azkenean, denon artean, golosinak egin ditugu eta jan ditugu.
Aialak errezeta eman digu etxean egiteko gurasoen laguntzarekin.
Orain ikusiko duzue egin duguna.

martes, 21 de abril de 2015

SUPERMERKATUA

Gaur kontsumo tailerrak egiten hasi gara. Lehenengoa supermerkatua izan da. Cristinak azaldu digu zer den  elikagaien gurpila (guk bagenekien), gero, taldeka, prestatu dugu menu bat eta azkenean erosketak egin ditugu. Ordaintzeko, Cristinak emandako dirua erabili dugu. Hemen pauso guztiak ikus ditzakezue.







sábado, 18 de abril de 2015

ANTZERKIA

Ostegunean arratsaldez, Barakaldo antzokira joan ginen " Ipuinaren errege-erregina" lana ikustera. Kanta eta dantza egin genuen eta asko gustatu zitzaigun .


miércoles, 15 de abril de 2015

BERRIAK

Gaur gaztelaniaz ekintza berri bat egiten hasi zara.
Oraindik aurrera , astero, 2 edo 3 ikaslek berri bat kontatuko dute.
Aste honetan Garazi eta Gorkaren txanda izan da.
Hemen daude haiek kontatu diguten berria eta ikus dezakezue nola egin duten.
PRIMERAN!





martes, 14 de abril de 2015

LIBURUTEGIA

Gaur, liburutegira joan gara liburuak aldatzera, eta horretaz aparte, Erlantzek azaldu digu berak irakurritako liburua: " La familia de los coches". Nahi baduzue zatitxo bat entzun dezakezue.
 
 
PRIMERAN EGIN DU!   ZORIONAK!

lunes, 13 de abril de 2015

ASMAKIZUNA

Gaur martxoaren asmakizunaren asmatzailea atera da. Iciar, 1.B klasekoa izan da. ZORIONAK ICIAR!
Hauek dira izan ditugun pistak
1. Jolasteko erabiltzen da.
2. Kolpe asko jasotzen du.
3. Batzuetan zulatzen da.
4. Boteak egiten ditu.
5. Kolore askotakoa da.
6. Neurri askotakoa da.
7. Kiroletan erabiltzen da.
Zer da?
Ba BALOIA edo PILOTA da.


domingo, 12 de abril de 2015

ABESTI BAT INGELESEZ

Azken egunean, oporrak baino lehen,  4. mailako ikasleak gure klasera etorri ziren abesti bat kantatzera. Zuek ere entzungo duzue.

JANARIEN BILKETA

6. mailako ikasleek janaria biltzeko kanpaina bat egin dute. Gure klasera etorri ziren azaltzera eta gure laguntza eskatzera.











Gero, kanpainari buruzko lan berezi bat prestatu zuten eta azken egunean gonbidatu gintuzten haien klasera joateko entzutera. Primeran azaldu zuten . ZORIONAK