Ongi etorri Rontegi Eskolako 2. mailako umeen blogera.

martes, 25 de diciembre de 2018

OLENTZERO EGUNA

Azkenean, Olentzeroren eguna ailegatu da eta gauza asko izan dugu: kalejira, merendola, Olentzeroren bisita ...






GABON ZORIONTSUAK IZAN ETA LASTER ARTE.


domingo, 23 de diciembre de 2018

AZKEN ASTEA

2018. urteko azken astea oso berezia izan da.
1. Abenduko asmakizunaren papera Leirek atera du eta irabazlea Aritz (2.C klasekoa) izan da.


 ZORIONAK ARITZ!!!!

2. Dominiquek liburu bat ekarri du : "El Principito".
Zertarako? Ba... denok ikusteko erromatar zenbakiak agertzen direla.




3. Postalen trukaketa egin dugu. Guk Nerearen ikasleei postal bat idatzi diegu eta Mariviren ikasleek guri idatzi digute.








4. Olentzeroren gutuna idatzi dugu eta postontzian bota dugu.
















5. Haur Hezkuntzara URKI abestia dantzatzera joan gara.



 6. Gimnasioan 5. eta 6. mailakoek, IDOIAREN laguntzarekin, ikuskizun bat prestatu digute.
PRIMERAN EGON DA!!!



 

INFORMAZIOA

Azken hilabetean, "Lehen gizakia" proiektua landu dugu eta oso lagungarria izan da ikasle batzuk ekarritako materiala.
























Eskerrik asko neskak eta mutilak !!!!

domingo, 16 de diciembre de 2018

JOSU BERGARAREN BISITA

Ostiralean, abenduaren 14an, bisita oso berezi bat izan genuen.Badakizue nor etorri zen? Ba... Josu Bergara abeslaria.
Azaroan, "Nora zoaz, nora goaz" abestia landu genuen eta Josuri eskatu genion eskolara etortzea. Baietz esan zigun eta ostiralean ezagutu genuen.
Oso jatorra, atsegina eta pazientzia handikoa da.
Hemen  laburpen txiki bat ikus dezakezue . Espero dugu zuen gustukoa izatea.






Eskerrik asko zure denbora gurekin partekatzeagatik!!!

sábado, 15 de diciembre de 2018

OPARIAK

Alba, eskolatik kanpo, musika klasera joaten da eta aste honetan klasera opari batzuk ekarri dizkigu. Pua eta izar batzuk gure artean banandu ditu.

 
Eskerrik asko Alba gutaz gogoratzeagatik!!!

ATLETA

Gure gelan atleta ospetsu bat dugu. Egunkarietan agertu da.
Hemen bere argazkia dago. Nor da?
 Ba... Dominique txapelketa batean parte hartzen.

OSO ONDO Dominique, jarraitu horrela!!!!

URTEBETETZEA

Abenduaren 8an, Alexen urtebetetzea izan zen. Beti bezala, zoriontzeko txartela jaso zuen eta 2.C mailako Paula eta Ismaeli tokatu zitzaien ematea.


ZORIONAK ALEX!!!!!
 

lunes, 3 de diciembre de 2018

EUSKARA EGUNA

Gaur, abenduaren 3a, EUSKARA eguna ospatu dugu.
Eskolan, denon artean eta gure eskuak erabiliz, marrazki bat osatu dugu.
Oso polita geratu da eta nahi baduzue eskolako patioan ikus dezakezue.