Ongi etorri Rontegi Eskolako 2. mailako umeen blogera.

miércoles, 26 de diciembre de 2012

LANDATZEN

Hilabete honetan dilistak eta garbantzuak, kotoi artean eta plastikozko edalontzietan ,

landatu ditugu.

Edalontziak, lehio ondoan utzi ditugu eta egunero ea sustraiak, zurtoina edo hostoak atera

diren aztertzen egon gara.

Dilista guztiak atera dira, baina garbantzuekin sorte handia ez dugu izan.

Azken egunean bakoitzak bere landarea etxera eraman du.



MERENDOLA

Abenduaren 21ean, Olentzero abestu ondoren eta indarra hartzeko, "merendola" izan

 genuen. Denok zerbait eraman genuen klasera eta Andonik eta Gemmak, patio saioan,

mahaia antolatu zuten.

Nahiz eta gauza asko egon (eskerrak Eneko-en ameei), oso gutxi geratu zen soberan.

Gainera ikasle ohien bisita izan genuen eta haiek ere zerbait jan zuten.

Egun oso berezia izan zen, eta amaitzeko gimnasiora joan ginen 5. eta 6. mailako ikasleak

ikustera dantza egiten eta txirula jotzen. OSO ONDO EGIN ZUTEN!!!!!

Gure "merendola" ikusteko hemen dituzue argazki batzuk.

POSTALAK

Postalak idatzi ditugu gure klasetik pasatzen diren irakasleentzat eta Lehen Hezkuntzako

 klase guztientzat. Baita ere, liburutegiko arduradunari ( CHARO), zuzendariari (MAITE) eta

jantokiko monitoreari (SARA) eman diegu.

Izugarrizko lana izan da, batez ere banatzea. Baina azkenean denok pozik.

Eta froga moduan hemen daude argazkiak.




martes, 18 de diciembre de 2012

URTEBETETZEAK

Hiruhilabete honetan, gelan, urtebetetze batzu izan ditugu.

Hauek izan dira urteak bete dituztenak:

Enara, Olatz, Markel, Eneko G. eta Alaine.

ZORIONAK LAGUNAK!!!!


tartas cumpleaños (29)
 
 
Horretaz aparte pasa den ostiralean Aritzek eta Yaizak , megafoniatik, urtebetetzeak zoriondu
 
zituzten. Oso ondo egin zuten eta hemen daude argazki batzu.
 



 
 
 


domingo, 16 de diciembre de 2012

BERRIRO HEMEN...

Kaixo lagunak!

Zenbat denbora ezer esan gabe!

Baina ez kezkatu, oraindik aurrera 2. mailan gertatzen den guztiaren berri

izango duzue.

Hemen duzue gure aurtengo argazkia.

Oso polita atera da, ezta?