Ongi etorri Rontegi Eskolako 2. mailako umeen blogera.

martes, 19 de febrero de 2019

EGUN BEREZIA

Gaur, egun oso berezia izan dugu.
GOIZEZ
Bilboko Guggenheim museora metroz joan gara. 
Museora sartu baino lehen, Pupirekin argazkiak atera ditugu.
 



 Barruan monitore batekin egon gara eta berarekin bideo bat ikusi dugu, museoko formak aztertu ditugu, koadro batzuk begiratu ditugu eta amaieran tailer bat egin dugu.

Dena primeran egon da!!!!!















ARRATSALDEZ
Javi atezainaren bisita izan dugu. 2A, 2B eta 2.Cekoak gela batean bildu gara eta Javik Euskal Inauterietako pertsonai batzuei buruzko informazioa azaldu digu, batez ere, JOALDUNEI buruzkoa.
Berak egindako bideoak eta argazkiak aztertu ditugu eta gure galderak eta zalantzak argitu dizkigu.

ESKERRIK ASKO JAVI!!!!! 




 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario