Ongi etorri Rontegi Eskolako 2. mailako umeen blogera.

miércoles, 10 de abril de 2013

JOLASA

Gaur "JOLASA" tailerra egin dugu kristinarekin.
Hasieran, zer diren jolasak eta jostailuak komentatzen egon gara.
Kristinak marrazki batzuk eman dizkigu eta guk sailkatu ditugu.



Gero, taldeka 2 puzzle egiten saiatu gara. Talde batean arin egin
dute, baina beste taldeetan Kristinaren laguntza behar izan dute.
Puzzleetan jostailuak eta jolasak agertzen ziren. Hitz egin ondoren konturatu gara inportanteena dela lagunekin jolastea eta horretarako hobe dela taldeka jolasak egitea, jostailuekin guk bakarrik jolastea baino.




Amaieran, antzara jolasa antolatzen hasi gara. Bakoitzak lauki bat
edo bi margozten, dadoa egiten, fitxak margozten eta mozten...
egon gara. Ez dugu amaitu, baina beste une batean bukatuko dugu eta jolasa erabiliko dugu klasean jolasteko.



No hay comentarios:

Publicar un comentario