Ongi etorri Rontegi Eskolako 2. mailako umeen blogera.

martes, 26 de marzo de 2019

EITB

Atzo EITB ikustera joan ginen. Denbora osoan, Elene gurekin egon zen eta erakutsi zigun nolakoa den, zer nolako lanak egiten diren, teleberri platoa...
Ikusi genuen zuzenean nola egiten ari ziren irrati saio bat eta nola zeuden kazetariak lanean.
Pertsona pilo ikusi genuen lanean eta isiltasun handia zegoen.
Elenek 2 argazki atera zizkigun eta hemen daude.

 Bisita amaitu ondoren, beti bezala, gaileta batzuk jan genituen eta metroz eskolara itzuli ginen.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario