Ongi etorri Rontegi Eskolako 2. mailako umeen blogera.

viernes, 8 de marzo de 2019

ANIMALIAK

Gaur, Ekaitz eta Markelen txanda izan da.

 Ekaitzek "PAILAZO ARRAINA" ri buruzko informazioa azaldu digu.
Kontatu diguna oso interesgarria iruditu zaigu, baina guretzat bitxiena hau izan da:
- Bere kolore biziak.
- 100-700 arrautza inguru erruten dituela.
- Anemonaren babesa duela.
- Arra eme bihurtzen dela  (hermafrodita)


Markelek " KAKALARDO PILOTAGILEA"ren ezaugarriak azaldu dizkigu.
Guretzat daturik bitxienak hauek izan dira:
- 25 gramo inguru pisatzen duela.
- Bere bizitza osoa kaka artean pasatzen duela.
- Arrautzak kakan erruten dituela.
- Beste animalien kaka jaten duela.
- Antzinako Egipton sakratuak zirela.
- Oso animalia baliotsua dela ingurunerako.


 Bai Ekaitzek, bai Markelek oso ondo prestatu dute eta PRIMERAN egin dute. ZORIONAK !!!!!

Datorren astean gehiago.......



 

No hay comentarios:

Publicar un comentario